Pages

2018/02/07

Carrascoliendas tailerra Trapagaranen

Trapagarango inauteria hobeto ezagutu nahi?
Larunbatean, 12:00etan, Carrascoliendas festari buruzko
tailerra izango dugu San Gabriel ikastetxean.


Antzineko ohiturak, gaur egungo inauteriaren sorrera...
Eta dantza ikasteko edota birpasatzeko aukera!!


Anima zaitezte eta parte hartu!!

2018/02/05

Eskulanak Muskiz eta Abantoko gurasolagunekin

Aste honetan zehar Muskizko eta Abantoko gurasolagunekin eskulan tailerrak egin ditugu. Hauetan arrautza ontziak eta esne brikak erabili ditugu artelanak egiteko. Hementxe bertaratutako artistetako batzuek sortutako obretako batzuk:

Igela

Tximeleta eta ehunzangoa
 Ehunzangoa
 Ninja dordokak

Animalia ugari eta idazmahairako margo eta arkatzentzako kutxak.

Gurasolagun tailerra Las Karrerasen

Otsailaren 23an, arratsaldeko 17:30ean, fimoarekin tailer dibertigarria egingo dugu Las Karrerasko jubilatuen egoitzan. Animatu eta izena eman!

Masaje tailerra Muskizen

Otsailaren 14an, goizez zein arratsaldez, masaje teknikarik onenez gozatu eta ikasteko aukera izango dugu Muskizko Kultur Etxean. Anima zaitez eta eman izena, plaza mugatuak dira eta!

2018/02/02

Agate Deuna Meatzaldean

Igandean, makilak hartu eta prestatu ahotsak!
Meatzaldeko herrietan Agate Deuna ospatuko da.
Anima zaitezte eta atera abestera!