Meatzaldeko berbalagunak
Meatzaldean euskaraz bizi nahi dugunon bloga
Pages
2016/12/07
Euskara maratoia Trapagaranen. Kronika
12 orduko irratsaioa egin genuen. Herriko 60 bat elkarte pasatu ziren mikrofonoetatik. Berbalagunak eta gurasolagunak ere han egon ziren.
Haien esperientzia kontatu zuten eta
herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatu zieten.
Hitzaldi musikatua Ortuellan
Euskal musikaren ibilbide musikatua!!
Kanten istoria, esanahia, bitxikeriak...ezagutu nahi badituzu ez galdu aukera eta hurbildu Ortuellako Kultur Etxera.
Biodantza Ortuellan
Abenduaren 13an, asteartea, 18:30ean, biodantza ikastaroa antolatu dugu Ortuellako Kultur Etxean.
Jorratuko diren gaiak:
. Osasun emozionalaren kudeaketa eta biotipo emozionalak, izaerak….
. Jarduera praktikoa.
. Aukera badago: ajuste emozionalak.
Gogoratu izena ematea beharrezkoa dela. Animatu parte hartzera!
2016/12/02
Euskara maratoia Trapagaranen
Larunbatean, Euskararen eguna dela eta,
Trapagaranen 12 orduko irratsaioa egingo da.
Bertatik herriko 60 elkarte pasatuko dira.
Eguneko protagonista euskara izango da.
Berbalagunak ere hurbilduko dira.
Irratsaioaz gain, beste ekintza batzuk ere egongo dira:
euskal dantzak, igel toka, tailerrak...
2016/12/01
Berbagunea Trapagaranen. Kronika
Gaur, Euskararen eguna ospatu dugu udal euskaltegian.
Ikasleak, irakasleak, udal langileak eta berbalagunak
hitz egiteko elkartu gara.
Herriko beste euskaldunak ezagutzeko aukera aparta izan da,
eta, ondoren, hamaiketakoa ere egin dugu.
Newer Posts
Older Posts
Home
Subscribe to:
Posts (Atom)