Apirilaren 18an, astelehena, Abanto Zierbenako mintzodromoa egingo da. Goizez zein arratsaldez parte hartzeko aukera izango duzue. Goizeko saioa 10:30ean hasiko da Gallartako Eusko Gudariak plazan. Arratsaldekoa, 18:00etan, Las Karreraseko Haritzalde plazan.
Parte hartzeko eman izena meatzaldea@aek.eus edo 607 678 075 zenbakian apirilaren 15a baino lehen
Apirilaren 16an, OSASUNTSU BIZITZEN IKASI zikloaren 3.saioa egingo dugu,
Ortuellako Gorbeia Aretoan. Hirugarren saio honetan Hodei Gorostola yoga irakaslea izango dugu gurekin. Saioan jorratuko diren gaiak
hurrengoak dira:
Zer
da yoga ? Non sortu zen eta zertan datza?
Saio
praktikoa: gorputz beroketa eta prestatzea yoga erabiliz.
Meditazioa
aktiboa eta pasiboa
Aukera
badago: Osasun emozionala lantzen erabiltzen diren beste teknika
batzuk: Bach loreak , reikia, vietnamiar erreflexologia…..
Erlaxatzeko gogorik? Horrela bada, hurbil zaitez Muskizen antolatu dugun buruko masaje tailerrera! Ez zara damutuko! Plazak mugatuak dira, beraz, adi ibili!
Lau saio egingo dira: 10:00-11:30/11:30-13:00/16:00-17:30/18:45-20:15