Kaixo lagunok,
Oporraldi honen ostean ikasturte berriari hasiera emateko prest gaude berriro. Aurten ere
#lotsarikgabe
leloa aukeratu dugu gure kanpainarako, lotsa aspaldian galdu dugulako
eta lotsarik gabe euskaraz lan, ikasi eta bizi nahi dugulako.
Astero
#lotsarikgabe hitz egingo dugu mahai inguruan eta familian,
#lotsarikgabe mintzodromoetan eta kantuan aritu gara eta
#lotsarikgabe Euskaraz disfrutatuko gara.
Asko gara lotsa galdu dugunok jada, baina askoz gehiago izan nahi dugu.
Hori dela eta, euskaldun zein euskara ikasten ari diren guztion parte
hartzea beharrezkoa da
#lotsarikgabe Meatzaldea euskaldundu arte. Anima zaitezte eta izena eman!!!
Izena ematea erraza baino errazagoa da, hartu zuen telefonoa eta deitu edo whatsapp-a bidali zenbaki honetara: 607678075
Edo idatzi helbide honetara: meatzaldea@aek.org