Pages

2014/03/18

Komunikazio eta informazio teknologien laborategia

Zure sakeleko telefonoan 2 minutuko bideo bat egituratzen, grabatzen eta editatzen ikasi nahi duzu?
Istorio laburrak argazkiz eta soinuz islatu nahi dituzu?
Ezkerraldean edo Meatzaldean bizi bazara, euskalduna bazara, 16 eta 32 urte bitartekoa bazara...

ANIMATU PARTE HARTZERA!!!

2014/03/17

Kike Amonarriz Trapagaranen

Martxoaren 20an, osteguna, 19:30ean Kike Amonarriz ikusteko aukera izango duzue Trapagarango Olaso Jauregian!
ANIMATU ETORTZERA!!

2014/03/07

DIBERTIPLANA. Txintxilintxin bakea egin.

Hil honen 15ean, larunbata, Abanto-Zierbenako Udalak sustatutako DIBERTIPLANA egitasmoaren bitartez, Kiki eta Kokoren "Txintxilintxin bakea egin" ikuskizunaz gozatzeko aukera izango duzue. Arratsaldeko 18:00etan, Gallartako Kultur etxean. ANIMATU ETA PARTE HARTU!

2014/03/05

Ortuellako berbalagunon topaketa




Kaixo, lagunak

Martxoaren 11an, asteartea, Ortuellako berbalagunon topaketa antolatu dugu Ortuellako Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Guztiok elkar ezagutzea nahi dugu eta horrekin batera hainbat gai jorratu, horretarako, aurtengo eta urteetan aritu izan diren lagunok etortzera gonbidatzen zaituztegu. 
ANIMATUKO ZARETE, EZTA? ASTEARTEAN IKUSIKO DUGU ELKAR!!!

2014/03/03

Carrascoliendas 2014


Martxoaren 8an izango da Carrascoliendas eguna, hemen duzue Trapagaranen prestatu den egitaraua!!! Egun osoan zehar ospatuko da, goizetan auzoetan, arratsaldean herrian eta tartean Herri Bazkariara joateko aukera izango duzue.
Bazkarirako txartelak salgai daude:
Prezioa: 10 euro
Tabernak: La Pinta, Ilargi, Itsaso taberna eta Pozo barrian daude salgai
Txartelak tabernetan martxoaren 5 arte egongo dira
Carrascoliendas egunaz gain, beste hainbat ekintza antolatu dituzte martxoan egiteko:
MARTXOAK 5 ,ASTEAZKENA
HITZALDIA: "Evolución del traje tradicional vasco"
Sergio Barrios jostunak eta Eusko Lorakeko dantzariak emanik
19:30etan gaztetxean

MARTXOAK 8 CARRASCOLIENDAS
10:00etan Zaballatik hasita egun osoan zehar.

MARTXOAK 13, OSTEGUNA
MAHAI INGURUA: "Auzolana eta Batzarra zer dira?"
Jasone Mitxeltorena eta Pablo Sastrek emanik (Auzolanaren kultura liburuko egileak)
19:00etan gaztetxean
MARTXOAK 20, OSTEGUNA
MAHAI INGURUA: Emakumea eta Folklorea
Oier Araolaza (dantzan.com-eko kazetaria eta antropologa) eta Araitz Rodriguezek (antropologoa eta "jaia eta emakumea ikerketako egilea") emanik
19:00etan gaztetxean