"669.
LOGELA ETA BESTE KONTAKIZUN BATZUK" liburuaren aurkezpena
Ostegun honetan, azaroak 28, Esther Extremera Muskizko idazleak "669. logela eta beste kontakizun batzuk" liburua aurkeztuko du Kultur etxeko M aretoan arratsaldeko 18:00etan.
Hona hemen Muskizko Euskararen asteko egitaraua. Ekitaldi interesgarriak, giro euskalduna, eta batez ere oso ondo pasatzeko aukerak. Aukeratu gehien gustatzen zaizkizun ekitaldiak eta parte hartu!!!
Harkaitz Canok idatzitako "TWIST" eleberria irakurri ostean, liburuko
xehetasunak komentatuko dira, Las Karreraseko Haritzalde aretoan, azaroaren 26an, 19:30ean.
Gizarte eleanitzean bizi garenez, gure seme-alabek hizkuntza bat baino
gehiago entzuten eta erabiltzen dute txikitatik. Nolako jarrera sustatu
behar dugu gurasook? Nola eskaini ahal diegu euskara aberatsa? Horrelako
galderei eta gurasoen kezkei Paula Kasares irakasleak erantzuna emango
die azaroaren 11n, Haritzalde aretoan, arratsaldeko 17:30ean izango den
hitzaldian.