Pages

2013/02/06

Inkesta!!!

MINTZAPRAKTIKA EBALUAZIO INKESTA




Arratsalde on berbalagunak!

Berbalagun proiektua hobetzeko asmoz, zuen iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditugu. Horretarako, inkesta bat betetzea nahi dugu. Interneten bidez da eta oso erraza.
Hauxe da lotura: 

https://docs.google.com/spreadsheet/viewform?fromEmail=true&formkey=dEhENFVVelZKajV0WUlGWFlEWGVYWmc6MQ

Ondo izan eta mila esker laguntzeagatik!

2013/02/04

Lapurdiko dantzak Muskizen

KALE DANTZALDIA




Igande honetan, otsailak 10, Ihauterietako ekitaldien barne, Lapurdiko dantzak ikusteko eta dantzatzeko aukera izango dugu herriko karriketan. Ez galdu aukera eta etor zaitez dantza egitera INTZARRI dantza taldearekin. 11:00etan,  Kultur Etxetik.

2013/01/22

Irakurzale kluba

Idazten ari dela idazten ari den idazlea





Urtarrilaren 23an, asteazkena, Meatzaldeko irakurzale kluba bilduko da berriro Iban Zalduaren IDAZTEN ARI DELA IDAZTEN DUEN IDAZLEA liburuaren inguruko solasaldia egiteko. Las Karreraseko Haritzalde tabernan 19:30ean.

2013/01/15

BYPASS filma

BYPASS FILMA



Aurrekoan aukera ez bazenuen izan, ostegun honetan, urtarrilak 17, goizeko 10:00etan, BYPASS filma ikusteko parada izango duzu berriro Muskizeko Meatzari aretoan. Ez galdu aukera, azkena izango da eta!

2013/01/08

Olentzeroren etxea

OLENTZEROREN ETXEA

Oporretan ere Gurasolagunak elkartu ziren. Txango bat egin genuen Olentzeroren etxea bisitatzera joateko. Begira ezazue zein ondo pasatu genuen!!!