Pages

2011/11/14

Durangoko Azokara AUTOBUSA!! Eman izena!!!

Eguna: Abenduaren 6an, asteartea
Irteera: 10:30ean Zierbenatik
Buelta: 19:00etan
Prezioa: 3 euro

Izena emateko azken eguna: abenduaren 2a, ostirala

Ibilaldia 2012 Abesti lehiaketa!!


Musika talde batean aritzen zara eta ibilaldiko kanta egitea gustatuko litzaizuke?
Urtarrilaren 12an amaitzen da epea. Beraz, bildu zure taldekideekin eta jarri martxan!!!

Oinarriak ikusteko: jo Ibipuntuzerok martxan dituen sare sozialetara...
twitter, tuenti, facebook eta www.ibilaldia.net webgunean ere.

iBi. Afaria

Eman izena lehenbailehen!! Azken eguna: azaroaren 16a
Non? Ibilaldiko dendan edo Ikastolako idazkaritzan!

2011/11/09

Fieltro tailerra Trapagaranen

Noiz: Azaroaren 16an, asteazkena
Ordua: 17:30
Lekua: Aek Euskaltegia
Izena emateko lekuak:
Trapagarango Aekn, Udal Euskaltegian edo meatzaldea@aek.org

2011/11/04

Meatzaldeko Irakurzale Kluba


Ertzain gotorki armatuak, ekologista sutsu solidarioak, kazetari zinikoak edo jakingoseak… Denak doaz Sasiondora, han, diotenez, baserritar txoro edo terrorista fanatiko batek tiroka egin baitie aurre agintariei, AHTk desjabeturiko baserria, Sakoneta, hustera zetozenean.
24 ordu eskasean, hainbat pertsonaia gurutzatuko dira, nor bere amets eta esperientziekin, eta guztien berri emango digu nobela labur eta koral honek, 48 atal laburren bidez, errealismotik esperpentora egiten duen umore maltzurrez eta biziaren zipriztinak sentiarazten dituen hizkeraz.

Azaroaren 23an Las Karreraseko "Haritzalde" Udal Aretoan, 19:30ean