Pages

2010/05/05

Ipuin Kontalaria

Muskizko Goizale Eskaut taldearen urteurrena ospatzeko....

Maiatzaren 13an, osteguna, 18:00etan, IPUIN KONTALARIA izango dugu Muskizko Gaztegunean.

"Euskal Ipuinak"

Noiz? Maiatzaren 9an
Non? Muskizko Meatzari Aretoan
Ordua? 17:00etan

Uxue Alberdi Meatzaldeko Irakurzale Klubean

Maiatzaren 12an, asteazkena, 19:0ean, Las Karreraseko Kultur Aretoan, Uxue Alberdi izango dugu "Aulki Jokoa" liburuaren inguruan aritzeko.



"Inork ez luke galtzetan pixa eginda hil nahi. Biluzik hiltzea baino okerragoa da hori, duintasun izpirik gabe. Nik, nola hil nahi dudan galdetzen didatenean, lore moreak dituen soinekoa jantzita erantzuten dut. Daukadan politena da".Umeen jolasa ez ezik, bizitzaren metafora da aulki-jokoa: aldiro gutako bat geldituko da lekurik gabe, eta utzi egin beharko du joko-zelaia.
Maitasuna, gerra, askatasuna, errebeldia ... gai handi eta eternalak ageri dira herri txiki bateko biztanleen bizitzetan. Hiru emakumeren ahotsek josten dute eleberri honen sarea: Teresa, MartiƱa eta Eulali haurrak ezagutuko ditugu, adokinetan korrika, baita haiek berak gaztetan ere, beren ilusio eta hausturekin, eta pasarte horiekin tartekaturik pertsonaia berberak gaur egun, arratsaldero kafea hartzen, gozotegian, nor bere aulkian.

Mendi irteera: Aditurri

Axola Euskara Elkarteak, Aiako Harria aurrez aurre izango du hurrengo mendi irteeran. Haiekin joan nahi duzu?

Eguna - Maitzaren 8a, larunbata.
Irteera ordua - 09,30ak
Nondik - Gallartako Anbulategitik
Ibilbidea - Oiartzungo Arditurri parkea.
Kalifikazioa - Erraza
Denbora - 3 ordu
Bazkaria - Oiartzunen.
Bueltako heltze ordua - 19.00ak.
Prezioa - 22 euro (bazkaria barne).

Informazio gehiago:
In 94 636 94 47 / axolaelkartea@hotmail.com