Pages

2010/02/10

Meatzaldeako Irakurzale Kluba

Badirudi Meatzaldean martxan dagoela Irakurzale Kluba edo behintzat euren bloga.


Sartu, arakatu eta parte hartu!

II. Piropo lehiaketa Abanton

San Balendin eguna ospatu gehien maite duzun pertsonari piropo bat bidaliz. Gainera, hori egitearen truke sari mamitsuak jaso ahal izango dituzu.

Piropoak bidaltzeko epea: Otsailaren 15etatik martxoaren 5era.

Saria: 150 euroko txekea Abanto-Zierbenako Merkatari eta Ostalarien elkarteko dendetan trukatzeko.



Anima zaitez!


Informazio gehiago:

Euskara Zerbitzua
946362000/946362116
euskara@abanto-zierbena.org

Inauteriak Muskizen

Otsailaren 13an

17:30etan Geltoki kalean bilduko dira. MOZORRO JAITSIERA ETA LEHIAKETA.

18:00-21:00 Diskoteka eta dantza frontoian.


Mozorro lehiaketaren sariak frontoian emango dira.





Otsailaren 14an

12:00etan kalejira irtengo da Kultur Etxetik.

Animatu denok Lantzeko inauterietako mozorroekin etortzera!!

2010/02/09

I. Pintxo lehiaketa Meatzaldean Tour




Pintxoak gustuko?
Sukaldari ona zarela uste duzu?
Agian, zure herriko sukaldaririk onena zarela uste duzu?



EZETZ AURKEZTU!

Lehenengo aukera:

Non? Ortuellako gazte lokalean
Noiz? Otsailaren 26an, ostirala
Ordua? 19:30etan

GOGORATU: Muskizen eta Abanton ere, egingo dugu!!

OHARRA: 12-14 PINTXO EGIN BEHAR DIRA!

SARIA: Bi lagunentzako afaria!!!!

La Bella Piazzan afaltzeko bi pertsonentzat:

2 entrante
Platerra
Postrea
Ardoa
Ogia


Parte hartzeko:
meatzaldea@aek.org edo eman izena zure herriko euskaltegian.



Inauteriak Abanton

Las Karreras














Gallarta

Sanfuentes


















Meatzaldeko Harrigorria dantza taldeak, Gallartan otsailaren 13an eta Sanfuentesen Otsailaren 20an, ospatuko dituen inauterien berri eman digute eta bertan agertzen diren hainbat pertsonaien inguruko informazioa ere.
BIZKARBALTZA: Ospakizunaren miuna eta gure tradizioaren abiapuntua. Herria kaltetzen duena irudikatzen du, beltza zein handia, izaki gaiztoa da. Horixe da beraz, plazan errea izateko arrazoia, gaita hori uxatzeko errituala burutzeko nahia, alegia.

BELDARROIA: Gauza oro jateko irrikitasuna islatzen du eta asetzeko ezintasunaren irudia da. Mitoloagian betetzen duen rola, kumekiak jatea eta izadia suntsitzea da.

ZANGALUZEA: Herria kutsatzen du, gaixotasunek, kumekiek, izurriteek, zomorroek eta abarrek egiten duten bezalaxe. Tamaina handiz itxuratua, gure mitologiako erraldoiekiko ezaugarri antzekoak gordetzen ditu.

ARTAUNTXOA: Gaita hauen guztien artean, ongia eta gaizkia orekatzen duen zaindaria da. Larruz eta saku-ohialez jantzitako izaki ile-luzeduna da eta noraezean dabilena.

SORGINAK: Ezagunak jada alde honetan eta Euskal Herrian historia eta tradizioan topiko klasikoak. Zonaldeko sorgin propioa sortu nahian, lastozko adatsa dute ezaugarri nagusi, betiko planta mantetzen den artean.

MOZORROAK: Inauteetako ohiko pertsonaiak. Euren janzkera bereizgarri izanik, meatzarin sinbolotzat har ditzakegu. Mitologiak zomorro edo intsektuekin lotzen ditu, putadun tresnak baitaramate, faltan duten eztenaren ordez.

HARTZA: Negu oso alotan eman ostean, iratzarri eta artzainak bezatua herria jaitsiko da.


Anima zaitez!