Las Karreras
Gallarta
Sanfuentes

Meatzaldeko Harrigorria dantza taldeak, Gallartan otsailaren 13an eta Sanfuentesen Otsailaren 20an, ospatuko dituen inauterien berri eman digute eta bertan agertzen diren hainbat pertsonaien inguruko informazioa ere.
BIZKARBALTZA: Ospakizunaren miuna eta gure tradizioaren abiapuntua. Herria kaltetzen duena irudikatzen du, beltza zein handia, izaki gaiztoa da. Horixe da beraz, plazan errea izateko arrazoia, gaita hori uxatzeko errituala burutzeko nahia, alegia.
BELDARROIA: Gauza oro jateko irrikitasuna islatzen du eta asetzeko ezintasunaren irudia da. Mitoloagian betetzen duen rola, kumekiak jatea eta izadia suntsitzea da.
ZANGALUZEA: Herria kutsatzen du, gaixotasunek, kumekiek, izurriteek, zomorroek eta abarrek egiten duten bezalaxe. Tamaina handiz itxuratua, gure mitologiako erraldoiekiko ezaugarri antzekoak gordetzen ditu.
ARTAUNTXOA: Gaita hauen guztien artean, ongia eta gaizkia orekatzen duen zaindaria da. Larruz eta saku-ohialez jantzitako izaki ile-luzeduna da eta noraezean dabilena.
SORGINAK: Ezagunak jada alde honetan eta Euskal Herrian historia eta tradizioan topiko klasikoak. Zonaldeko sorgin propioa sortu nahian, lastozko adatsa dute ezaugarri nagusi, betiko planta mantetzen den artean.
MOZORROAK: Inauteetako ohiko pertsonaiak. Euren janzkera bereizgarri izanik, meatzarin sinbolotzat har ditzakegu. Mitologiak zomorro edo intsektuekin lotzen ditu, putadun tresnak baitaramate, faltan duten eztenaren ordez.
HARTZA: Negu oso alotan eman ostean, iratzarri eta artzainak bezatua herria jaitsiko da.
Anima zaitez!