Pages

2008/12/05

Abenduaren 13an denok BECera!

Noiz: Abenduaren 13an, larunbata.

Ordua: 18:00etan.

Non: BECen.

Eskatu zure sarrera doan eta eman zeuk ere pauso bat harago!!!

2008/12/04

Bertso-afaria

Sopuertako berbataldea benetan kaƱeroa da! Kontzertuak, poteoak... antolatzen ibili dira eta oraingoan urtea ahalik eta ondoen bukatzeko bertso-afaria proposatu digute.
Noiz: Bihar, abenduak 6
Ordua: 20:30etan triki-poteoa eta 22:00etan afaria.
Non: Garape Jatetxean
Prezioa: 16€
Bertsolariak: Onintza Enbeita eta Iratxe Ibarra.
Erosi tiketak Inhar tabernan edota Garape Jatetxean
Antolatzaileak: Sopuertako Berbalagunak

2008/12/03

Euskararen Eguna

Abanto-Zierbena

11:00- 12:00: BetiZu! Ikastetxe guztiak bilduko dira Gallartako pilotalekuan, bertan, 5 eta 6 urteko umeek Beti Zu zuzenean ikusteko aukera paregabea izango dute.

17:00-20:30: Gazteentzako tailerrak! 8 eta 14 urte bitarteko gazteak bidertitu ahal izango dira Gallartako Pilotalekuan tailer hauetan parte hartuz: Graffiti, Break Dance, Txirrindula zoroak, Skate Parkea. Praktikatu eta gozatu euskaraz!

Muskiz
Bertso paper lehiaketaren sari-banaketa, gaztegunean.

Gogoratu!! bertsolaritza ikastaroa egongo dela 2009ko urtarriletik maiatzera (izena eman abenduaren 12a baino lehen)

Ortuella
Go!azen film musikalaren emanaldia:
8:30etan eta 10:30etan Institutuan.
13:30etan eta 16:30etan San Felixen.



Berbalagunetik animatzen zaituztegu euskararen alde egingo diren jardueretan parte har dezazuen! Izan ere, gogoratu euskararen eguna ez dela bakarrik abenduaren 3a, urteko egun guztiak baizik!

2008/12/01

Durangoko Azokara joango gara!!!!

Kartelak zalaparta ugari ekarri du, matxista omen da... Aurten ere berbalagunok Durangoko Azokara joango gara... eta karpan zer arnasten den ez dugu irizpide hartuko kartela epaitzeko; izan ere, txapeladun emakume eta gizon betaurrekodunen artean egongo gara.

Hitzordu bi proposatu ditugu: abenduaren 5ean, ostirala; eta, 8an, astelehena. Gurekin etortzen animatuz gero bidali e-posta!!!

Abenduko agenda