Pages

2008/04/14

harremanetarako telefonoak

MUSKIZ
AEK Euskaltegia: 94 670 77 74
Udal Euskaltegia: 94 670 64 11
Euskara Zerbitzua: 94 670 70 75


ABANTO-ZIERBENA
AEK Euskaltegia: 94 636 94 47

ORTUELLA
AEK Euskaltegia: 94 664 17 97
Euskara Zerbitzua: 94 664 02 00

TRAPAGARAN
AEK Euskaltegia: 94 492 22 04
Udal Euskaltegia: 94 492 34 57


2008/04/11

Sagardotegi Gaupasa

Noiz: Apirilaren 19a, zapatua.
Ordua: 17:30etan Trapagarango Taxi Geltokitik aterako da autobusa eta Lesakatik hurrengo egunean aterako gara goizeko 7:30ak inguruan.
Sagardotegian afaldu eta gero Gaupasa egongo da Lesakako Gazte Egunean: Hesian, Etsaiak eta beste zenbait talde.
Prezioa: 45 euro (busa + sagardotegian afaria).
Izena emateko lekuak: Trapagarango Maite, Ilargi eta La Terraza tabernak, Ortuellako Gazte Lokala, basetxega@hotmail.com, pikotxa@gaztesarea.net, meatzaldea@aek.org. Apirilaren 17a baino lehen.
Animatu! Kriston parrada egingo dugu Lesakako, Baxe Nafarroako eta meatzaldeko gazteon artean!!!
Antolatzaileak: Meatzaldeko Gazte Asanbladak

2008/04/03

Bertso Bazkaria





Zer gertatuko litzateke zuen ordenagailuan hacker bat sartuko balitz?


Amets Arzallus eta Uxue Alberdi bertsolari gazteek gure galderari erantzungo diote apirilaren 12an Ortuellako Gorbeia Aretoan izango den saioan. 12:30etan poteoa hasiko da Ferrobarril tabernatik eta 14:00etan bazkaria.
Txartelek 15 euro balio dute eta erosteko azken eguna hilaren 10a izango da. Salgai: Ortuellako AEK euskaltegian eta Euskara Zerbitzuan, Abantoko euskaltegian, Muskizeko AEK euskaltegian eta Ortze tabernan.

2008/04/02

Mendi BerbaTaldea

Mendi BerbaTaldeak, hileroko hitzorduari jarraituz, domekan egingo du irteera.

Noiz: Apirilaren 6an, goizeko 9:00etan Manferreko autobus geltokian. Nora: Pagoetako Parke Naturalera. Gipuzkoako ekialdean dagoen parke natural honetan hainbat gauza dago ikusteko: Iturraran parketxea, lorategi botanikoa, erlategia, Agorregiko burdinola, Landare Azoka...

Eguna berton emango dugu beraz ez ahaztu motxilan bokata, ura eta zira sartzen!!!!

Komenigarria litzateke animatzekotan Mendi BerbaTaldeak horren berri izatea.

Argazkiak

2008/04/01

Anje Duhalde

Barikuan, apirilak 4, Anje Duhalde euskal kantaria izango dugu Sopuertan. Hortaz lapurtar honen kantak entzutera etor nahi duzuen guztiok Sopuertako Aterpe tabernara joan besterik ez duzue, arratsaldeko 20:00etan.

Sarrera: Doan