Kaixo kaixo, talde!
Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berrien inguruan zenbait gauza:
Gogoratu, orain arte egin izan ditugun baimenek ez dutela balio gaurko egoera honetan, herri batetik bestera joateko. Beraz, zuen berbataldea kokatuta dagoen herrikoak ez bazarete, 20 egunez behintzat, ez biltzea gomendatzen dizuegu.
Bestalde, tabernak itxita daudenez eta soilik launaka bildu ahal garenez, guk gomendatzen ditugu paseotxoak. 6 pertsona bazarete, hirunaka zatitu taldea eta egon zenbait metrotako distantzian. Bestela, kultur-etxeak, txokoak,... ere erabil ditzakegu (guri eskatu). ONLINE aukera zabalik dago, noski.
Ostegun honetako tailerra (Ortuellakoa) bertan behera geratzea erabaki dugu, guztion segurtasuna bermatzeko.
Azkenik, hementxe bidaltzen dizuegu Marinelaren kontrapasa abestia, Basandere taldearena. Bertan arrantzale baten bizitza kontatzen du, zeina, beti-beti itsasoan dagoen. Ohetzat barkua eta teilatutzat izarren argia izanik, abestiak dio nahiz eta etxean inoiz ez egon, itsasbazterrean beti bera maite duen bat egongo dela, zain. Garai hauetan zaintzak inoiz baino garrantzitsuagoak direlakoan, zaindu.
Gurekin euskaraz seguru.
No comments:
Post a Comment