2020/03/31

BERBALAGUN MUSKIZ =>

Muskizko webgunean argitaratu duten artikulu laburra.
Zer den eta zertarako den BERBALAGUN EGITASMOA.
Irakurri, informatu eta parte hartu ! 

https://muskizeuskaraz.eus/jarduerak/berbalagun-eta-gurasolagun/ 

2020/03/30

ARGAZKI LEHIAKETAREN INKESTA!

Eskerrik asko bidalitako argazkiengatik.

Hementxe dituzue bidalitakoen artean hoberenak. Zuen esku bozkatzea haien artean zein den irabazlea!


Ekintza gehiago egingo ditugu, beraz, adi egon!



Bozkatzeko sartu helbide honetan =>

https://forms.gle/ZsDAnN6QawCaYVVAA 


2020/03/27

BIRUSAK EZ DITU MUTUTU MEATZALDEKO BERBATALDEAK

Aste honetan Meatzaldeko berbataldeak 
birtualki batu dira


Egongelan, balkoian, logelan ...




Batzuek ordenagailua erabili dute 
eta beste batzuek telefonoa.



 Paseatzeko elkartzen direnak etxealdian 
hankak asko mugitu ezin, 
eta mingaina mugitzeari ekin diote.


Astelehenero kafetxoa hartzeko biltzen diren lagunek ez dute hitzordua galdu.


Eta 40aldian bada ere, 
pintxo poteko taldekoak garagardoa eskuan 
berba eta berba aritu dira.



2020/03/23

BIRUSAK EZ GAITU GELDITUKO: ZAINTZA!

Orain mintzapraktika taldeak (berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak) online batzen dira, eta zuontzat; jolasak, lehiaketak, tailerrak bideratzen ari gara.
@praktikatu-ko lagunok zuen ondoan egongo gara euskaraz #PRAKTIKATUetaBIZI nahi dugulako. Birusak #EzGaituMututuko



BERTSOLARIEN BERTSOA: AITZI

Astelehenarekin batera hementxe dugu gure Meatzaldeko beste bertsolari baten bertsoa:
AUPA AITZI!!!!


Txakurtxoaren bizitza!!

2020/03/21

ARGAZKI LEHIAKETA

Etxeko itxialdiaz nekatuta?
Egun osoa telebista ikusten egoteaz zorabiatuta?

Berbalagun Egitasmotik zera proposatzen dizuegu (humore pixka batekin betiere!):

Parte hartu lehiaketan eta etxean egonda ere, euskara praktikatu eta bizi!

GORA MEATZALDEA

2020/03/20

BERTSOLARIEN BERTSOAK: 2. BIDEOA

Gaur, Trapagarango Ion Barrocalek bidali digu bere bertsoa!!
Gora Meatzaldeko gure bertsolariak!

Zaindu gaitezen guztion artean.


2020/03/19

LAU TEILATUREN BERTSIOA => TXEMA BERTSOLARIAK EGINA

Gure Meatzaldeko Txema bertsolariak lau teilaturen bertsio hau egin digu.
Koronabirusari aurre!



Mila esker Txema!!
Segi bertsoak eta abestiak sortzen.



2020/03/13

KORONABIRUSA DELA ETA =>

Kaixo, talde!
Koronabirusa dela eta, Berbalagun egitasmoaren barruan zenbait neurri hartu ditugu:

1) Martxorako programatuta zeuden EKINTZA GUZTIAK bertan behera geldituko dira:

Ihes-gelak, gurasolagun eskulanak, eskalada tailerra, mintzodromoak eta abar.

2) Berbataldeen bilerak bertan behera geldituko dira (martxo osoan zehar).

Dinamizatzaileok euskararen presentzia bermatzeko lanean jarraituko dugu, ekintzak antolatzen, pilatutako lana aurrera ateratzen, sinisten dugun proiektu honetan lan egiten. 

Zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan =>
607 678 075


Zaintzeko garaian gaude, beraz, zaindu gaitezen guztion artean.



2020/03/07

GURASOLAGUN ORTUELLA !!

Ortuellako gurasolagun taldearekin egingo dugun hurrengo ekintza => Rokodromoan eskalada tailerra!!

Mila esker Bitarratxu eskalada taldeari, gu laguntzeko beti prest egoteagatik
Eman izena!!

2020/03/05

MUSKIZKO GURASOLAGUNAK!

Atzo Muskizko Gurasolagun taldearekin bizkotxoak egiten egon ginen

Animatu eta parte hartu!





2020/03/03

FAMILIAREKIN ASTEBURU PASA!

Udaberrian familientzako 2 asteburu pasa antolatu ditugu Tertangan. Bertara joateko jarri harremanetan gurekin         (607 678 075)