2021/03/23

Jakoba Errekondoren solasaldia

 

Atzo Jakoba Errekondo baratzezainarekin egoteko aukera izan genuen, Ortuellako OKEn. Baratzeei buruzko galdera eta zalantza ugari argitu ahal izan genituen, baita bere liburuak erosteko aukera eduki ere.
Mila esker bertaratu zineten guztioi, mila esker, Jakoba, egiten duzun lan politagatik.
Ea laster elkar ikusten dugun!
Covid-19ak ez gaitu mututuko, gurekin euskaraz seguru!



 

2021/03/19

Emozioen inguruko taierraren argazkiak!

 

Atzo egindako emozioen inguruko tailerraren argazkiak.
Norberaren barne-hausnarketa egiteko ikastarotxo bikaina.
Eskerrik asko Oihana!!!
 






 

2021/03/11

Mozorro lehiaketaren irabazlearen saritxoa

 

Mozorro lehiaketaren irabazleak bere saritxoa jaso du jada!
Disfrutatu. Praktikatu. Ondo bizi.
Gurekin euskaraz seguru!



2021/03/08

Jakoba Errekondorekin solasaldia

 


 
Kaixo-kaixo!!
Martxoaren 22an Jakoba Errekondo baratzezainarekin egongo gara, naturari buruz solasean.
Animatu eta parte hartu, edukiera mugatua baita!
Gora Ortuellako berbalagunak!

2021/02/24

Mozorro lehiaketaren irabazlea

 

Badakigu nork irabazi duen mozorro lehiaketa!!!
Zorionak Ortuellako olagarroari!!!
Hurrengo egunetan sari-saskitxoa jasoko duzu.

Meatzaldeko jendea ikaragarria da!!!
 
Ortuellako olagarroa!

Saskitxoaren 1. partea

 

2021/02/23

Txiribuelta!!!

 

Kaixo-kaixo!
Atzo Ortuellan giro aparta izan genuen, mila esker Asier gurekin egoterarren!
Bidaia polit gehiago egitea opa dizugu!
 
Ez galdu bere bloga:

http://www.txiribuelta.eus/





 

2021/02/22

Mozorro lehiaketa 2021!!!

 

Kaixo, talde!

Behin mozorro lehiaketa amaituta, orain bozkatu baino ez dugu behar.
Eman zeuena  HEMEN!
Gogoratu irabazleak sari-saski bat irabaziko duela!!


Meatzaldeko jendea izugarria da!!!
 




 




 
 
 

2021/02/15

TXIRIBUELTA: Asier Arroita gurekin egongo da!

 


 
 
Kaixo!!!
Hurrengo astelehenean Asier Arroita gurekin egongo da, bere bidaia famatuaren inguruko bizipenak kontatzen.
Edukiera mugatua da (40 pertsona OKEn, Ortuellan), beraz, eman izena lehenbailehen.
" Egon hadi lo eta jango duk/n mehe "
Aurrera!

2021/02/09

Mozorro lehiaketa

 


 Kaixo-kaixo!
Udaberriko ekinokzioa segituan izango dugu gurekin. Garai hauek Euskal Herrian betidanik inauteriekin ospatu izan ditugu, naturari berriro esnatzeko erregutuz.

Zeure mozorroaren argazkirik bidaliko? Ondoren guztion artean bozketa bat egingo dugu eta irabazleak sari-saski bat lortuko du. Animatuko?

 

2021/02/01

Egunean Behin jokoa bueltan dugu!

 

Kaixo-kaixooo!
Gaur hasi da egunean behin jokoaren azken denboraldia!
Beti bezala, Meatzaldean dauden taldeen artean irabazleak saria jasoko du.
Parte hartzeko eta zure herriko taldean sartzeko, gurekin harremanetan jarri!
Animo!
 

 

2021/01/29

Inauteriak!

 

Kaixo-kaixo!
Aurten Euskal Herrian inauteriak ez dira beti bezala ospatuko
Nafarroan egindako bideoa, gozatu!

2021/01/25

COVID-19aren neurri berriak direla eta


 

Kaixo kaixo, talde!
 
Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berrien inguruan zenbait gauza:
Gogoratu, orain arte egin izan ditugun baimenek ez dutela balio gaurko egoera honetan, herri batetik bestera joateko. Beraz, zuen berbataldea kokatuta dagoen herrikoak ez bazarete, 20 egunez behintzat, ez biltzea gomendatzen dizuegu.
Bestalde, tabernak itxita daudenez eta soilik launaka bildu ahal garenez, guk gomendatzen ditugu paseotxoak. 6 pertsona bazarete, hirunaka zatitu taldea eta egon zenbait metrotako distantzian. Bestela, kultur-etxeak, txokoak,... ere erabil ditzakegu (guri eskatu). ONLINE aukera zabalik dago, noski.
 
Ostegun honetako tailerra (Ortuellakoa) bertan behera geratzea erabaki dugu, guztion segurtasuna bermatzeko.
 
Azkenik, hementxe bidaltzen dizuegu Marinelaren kontrapasa abestia, Basandere taldearena. Bertan arrantzale baten bizitza kontatzen du, zeina, beti-beti itsasoan dagoen. Ohetzat barkua eta teilatutzat izarren argia izanik, abestiak dio nahiz eta etxean inoiz ez egon, itsasbazterrean beti bera maite duen bat egongo dela, zain. Garai hauetan zaintzak inoiz baino garrantzitsuagoak direlakoan, zaindu.
Gurekin euskaraz seguru.

Argazkitz lehiaketako 2. sariduna

 

Jon Merodio Berbalagunak argazkitz lehiaketan 2. saria eskuratu du!
Zorionak!!
 
Hementxe argazkia eta aurkeztutako testua =>
 
"Elkarrekin ospatzeko, eskuak. Ikasitakoa gordetzeko, eskuak. Maitatuak babesteko, eskuak. Etorkizuna pozez hartzeko, eskuak. Mundu hau jorratzeko, eskuak. Eskuak. Haien eskuak. Hator, hator... gure txanda da eta. Parean egongo ote gara?"
 

 

2021/01/21

Gurasolagun taldeak martxan!

 

Atzo Trapagarango GURASOLAGUN taldearekin egon ginen. Talde txikietan jolasean.
Plazer bat da jendea dantzan ikustea.
Ez galdu hurrengo ekintzak.
Gurekin, euskaraz seguru.

 



 

2021/01/13

Elikagaien etiketak irakurtzeko tailerra

 

Elikagaien etiketak irakurtzen ikasi nahi?
Konpainia ezin hobearekin eta tailer-emaile jatorrekin
Eman izena.
Euskaraz gurekin seguru.

2021ean Berbataldeak martxan!

 

Meatzaldeko berbataldeak 2021erako prest!
Astero 60 minutuz bilduz, lagun artean, euskaraz!
Arian-arian zehetzen da burnia. Eman izena.
607 678 075

 

2021/01/12

Urtarrileko indartze-kanpaina

 Urte berri on!

 Gurekin euskaraz seguru. Eman izena!!!

18 berbatalde eta 100 berbalagun baino gehiago Meatzaldean.
 
 607 678 075 // meatzaldea@aek.eus

2021/01/11

Gurasolagun ekintzak prest!

 

Meatzaldeko familiekin egiteko aproposak diren tailerrak egingo ditugu!
Urtarrilean Ortuella eta Trapagaranen txanda izango da, aurrerago Abanto eta Muskizena.
 
Eman izena eta gozatu euskaraz:
607 678 075 // meatzaldea@aek.eus
 
Oharra: Edukiera limitatuta egongo da, beraz, eman izena lehenbailehen.