2020/05/28

Berbalagun erronka berria: hartu harria!


Kaixoo!

Berbalagun egitasmoaren azken txanpan gaude eta horregatik bideotxo hau grabatu nahi izan dizuegu.
Bertan ere azaltzen denez, erronka berri bat dugu zuentzat!
Erronkan parte hartzeko:

1) Hartu gure Meatzaldeko edozein harri.

2) "Sartu" harritxoa irudizko "poltsan".
Mugikorra horizontalki jarriz, gure bideoan azaltzen den keinuarekin (ezer esan gabe), 3 segunduko bideotxo bat grabatu eta guri bidali.

Bideo horiek batuko ditugu eta muntai bat egingo dugu. Muntai hori egiterako orduan, olerkitxo bat irakurriko dugu. Hementxe bere letra:


Ipuin kontaketa: Nahi dudana izaterik banu (Lur Usabiaga)



Muskizko Euskara Zerbitzutik datorren gaurko ipuina dugu hemen.
Bikaina benetan!

Informazio gehiago hemen.

2020/05/26

Idazki laburren lehiaketa: ELEZ. 20






Meatzaldeko Aek Euskaltegiak-ek antolatutako txapelketa dugu ELEZ. 20.
Euskarazko idazki laburren lehiaketa. Parte hartu eta bidali zure idazkia!

2020/05/25

Autu-mautuak: Aurten nolako jaiak izango ditugu?


Aste honetan izango dugu 2. autu-mautua, eta Meatzaldeko jaien inguruan hitz egiteko aukera ezin hobea izango dugu.

Horretarako, gaiaren inguruan adituak diren Meatzaldeko gazteekin egongo gara: Gaizka Urtigaga (Muskiz), Eder Sagredo eta Jon Eritz Gonzalez (Abanto), Kristina Pelayo (Ortuella), eta Javi Blanquez eta Naia Mancha (Trapagaran). 

Ostegunean, arratsaldeko 18:30-19:30 bitartean bilduko gara haiekin solasaldi informal bat edukitzeko. Nola antolatu jaiak pandemia garaian, jaietako giroa, antolaketaren atzean dauden lanak...

Jitsi Meet plataforma erabiliko dugu eta hauxe izango da esteka:

https://meet.jit.si/autu-mautuakmeatzaldea
 
Ez galdu aukera eta izan autu-mautuen parte-hartzailea!


ANIMATU!!

Ipuin kontaketa: Printzesa eta igela (Maite Franko)


Muskizko Euskara Zerbitzuak pasa den astean argitaratutako ipuina.
Gogoratu,  Muskizko Liburutegiarekin lankidetzan, ostegunero-ostegunero, haur eta familientzako ipuin-kontaketak eta tailer txikiak igoko dituela sarera, etxean goza ditzazuen.

Hementxe duzuen hau, Maite Franko ipuin kontalariaren eskutik:
  • Printzesa eta igela
Zuen gustukoa izatea espero dugu!

2020/05/22

1. autu-mautua: Jagoba Robles



Atzoko autu-mautua bikain egon zen, jendeak gustura egin zizkion galderak gure gonbidatuari.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei! Mila esker Jagoba Robles

Hurrengo ostegunean 18:30-19:30 bitartean, Meatzaldeko jai batzordeetako kideekin, ez galdu!

2020/05/21

Ortuellako ume eta nerabeentzako euskara online


Ortuellako ume eta nerabe askok momentu honetan aukera gutxiago daukate euskaraz hitz egiteko, euskararekiko kontaktu bakarra eskola izan baita. Euren euskara-maila mantentzeko, eta ikasitakoa ez ahazteko, Ortuellako euskara zerbitzuak abian jarri du mintzapraktika online egiteko ekimena. Familiek eta haurrek boluntario baten laguntza izango dute. 

Horretarako, interesa duten familiek Ortuellako euskara zerbitzura jo behar dute.

2020/05/18

Emotikonoen erronkaren amaiera



Orain dela aste bat erronka berri bati hasiera eman genion: EMOTIKONOEN ERRONKA. Mila esker Hego Uribeko Berbalaguneko dinamizatzaileei (Ioritz eta Asier), ideia haiena izan baitzen.

Erronka honetan, ezer azaldu gabe jendeari eskatu genion emotikono bat aukera zezan eta bere izenarekin batera, guri bidaltzea.

Hauxe izan zen emaitza:




Hori egin ondoren, emotikono horietaz mozorratzeko esan genien eta, ondoren, guri argazkia bidaltzeko.

Hona hemen emaitza. Egin so hurrengo argazkiei arreta handiz. Ezetz asmatu nor den nor?

Bikaina da Meatzaldeko jendea, sormenaz beteta gaudela argi dago. Barreak bota ditugu argazki batzuekin.














Autu-mautuak!




 Hementxe dakargu ekimen berria: autu-mautuak

Ostegunero arratsaldeko 18:30-19:30 bitartean Meatzaldeko pertsona desberdinekin bilduko gara haiekin solasaldi informal bat edukitzeko.
Jitsi Meet plataforma erabiliko dugu eta hauxe izango da esteka:

https://meet.jit.si/autu-mautuakmeatzaldea
 
Ez galdu aukera eta izan autu-mautuen parte-hartzailea!
Aste honetan Jagoba Roblesekin egongo gara, Pobeñako laboraria.
Bere lana zertan datzan, zergatik baratza gustuko duen,... galdetzeko aukera izango dugu.

ANIMATU!!


2020/05/14

Muskizko Euskara Zerbitzutik: Ipuin kontaketa




Lupe Lekuona ipuin kontalariak haurrentzako hiru ipuin hauek ekarri ditu bere kutxatxoan:
  • Quién
  • Matrioska
  • Soinuak egiten dituen liburua


Informazio gehiagorik nahi?
Sartu Muskizko Euskara Zerbitzuaren web orrialdean

Berbataldeek ONLINE biltzen jarraitzen dute

2 hilabete baino gehiago luzatu den berrogeialdi honetan, gure berbataldeak ONLINE biltzen ari dira, astero-astero, bere ordu finkoan. Hementxe dituzue haien argazki batzuk!




 

Meatzaldean dauden BERBATALDE guztien ordutegiak hauexek dira =>
(Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri)


2020/05/08

Familientzako tailerrak Muskizko Euskara Zerbitzutik


Hementxe duzue aste honetako ipuina. Gogoratu, taiilerrak eta ipuin kontaketak euskaraz:

Astelehenero: Gaztegunean
Asteazkenero eta ostegunero: Euskara Zerbitzuan.

Ez galdu aukera!

2020/05/04

Gurasolagunentzako eskulanak. 3. bideoa


Hortxe daukazue Jugatx Otero Trapagarango lagunak Meatzaldeko familientzako sortutako 3. bideoa.

Beste biak hemen dituzue klikatu gainean > TXORI KULUNKARIAK eta KOTOIZKO ARDIAK.

Eskerrik asko, Jugatx!

Selfie lehiaketaren bideoa



Gogoratzen zarete egin genuen Selfie lehiaketaz. Bidalitako argazki guztiak batu eta bideotxo bat egin dizuegu. Mila esker, Berbalagunak!!