2018/02/27

Martxo agenda

Hemen duzue hilabete honetako agenda, eta bete-beteta dator!!

Anima zaitezte eta parte hartu!

2018/02/26

Fimo tailerra Las Karrerasen (Abanto)

Aurreneko aldiz Las Karrerasen Gurasolagun tailerra egin genuen ostiral arratsaldean.


Oso gustora ibili ginen fimoarekin lanean Ane Dobaranen gidaritzapean.


Giltzariak. belarritakoak, lepokoak, panpinak... denetarik egin genuen, baina batez ere barre eta berba.


Zenbait guraso haurtzarora itzuli zirela zirudien, lanean jo ta ke ibili baitziren, ilusioz gainezka.


Esperientzia polita bizi izan genuen.

 Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi! Hurrengo hitzordua martxoaren 23an izango dugu, Kareta tailerrean, anima zaitezte!




2018/02/22

Mintzodromoa Trapagaranen

Martxoaren 1ean Mintzodromoa ospatuko dugu
10:30ean kiroldegian
Anima zaitezte eta izena eman Solas AEK, 
Udal Euskaltegia edo zuria-i@aek.eus helbidean

2018/02/20

Garagardo dastaketa Trapagaranen

BOGA garagardogileek edari hau nola egiten den azalduko digute
 eta dastatzen ere irakatsiko digute.
Otsailaren 28an, asteazkenean, 19:00, anbulategi zaharrean.


Anima zaitezte eta izena eman!

Surf hitzaldia Ortuellan

Surfari buruz gehiago jakin nahi duzu? 
Dabid Bustamante "Zuku" eta Aritxa Saratxaga surflariek
haien esperientziak kontatuko dizkigute


Hurbildu OKEra otsailaren 23an, 19:00etan.
Anima zaitezte eta hartu euskararen olatura!

2018/02/19

Maskara tailerra Ortuellan

Ostiralean Ortuellako familiek maskara dibertigarriak egin zituzten.
Denetarik izan genuen tailerrean: jirafak, untxiak, leoiak... 
Minion eta Batman pare bat ere bai!

2018/02/16

Masaje tailerra Muskizen


Xabier Pajares osteopata eta berbalagunaren gidaritzapean erlaxazio masajeak jaso eta eman ibili ginen.


Bat baino gehiago lotan geratzear ibili zen, baina azkenean tentazioari eutsi zioten.


Amaitzeko, giharren lanketarako bestelako teknikak erakutsi zizkigun. Besteak beste, ondoko irudian ikus dezakezuen orratzen bitartez egindako tratamendu asiarra.



2018/02/14

Carrascoliendas Trapagaranen

Larunbatean Trapagarango inauteria ospatuko da.
Goizez Trapagarango auzoetatik eta Uriostetik ibiliko gara.
Musika, dantza, koplak, janaria, edaria...
 

Hartu etxeko arropa zaharrak eta anima zaitezte!
Primeran pasatuko dugu!

Trapagarango gurasolagunak Kariben

Trapagarango familiak Karibera bidaiatu dira. 
Eta han arrain eta dordoka koloretsuak ikusi eta egin dituzte
Bai artistak direla!!




2018/02/13

KIROLA ETA NATURA

Txangoa Mairuelegorreta kobazulora eta Igor Arzuagaren kontzertu akustikoa. Zatoz, hau aurreneko irteera besterik ez da!

2018/02/07

Maskara tailerra Ortuellan

Ortuellako familiek Afrikara bidaiatuko dute 
otsailaren 16an, ostiralean. 
Bertan, jirafa, leoi eta beste animalia 
batzuen maskarak egiteko aukera izango dute.

Anima zaitezte eta izena eman!

Carrascoliendas tailerra Trapagaranen

Trapagarango inauteria hobeto ezagutu nahi?
Larunbatean, 12:00etan, Carrascoliendas festari buruzko
tailerra izango dugu San Gabriel ikastetxean.


Antzineko ohiturak, gaur egungo inauteriaren sorrera...
Eta dantza ikasteko edota birpasatzeko aukera!!


Anima zaitezte eta parte hartu!!

2018/02/05

Eskulanak Muskiz eta Abantoko gurasolagunekin

Aste honetan zehar Muskizko eta Abantoko gurasolagunekin eskulan tailerrak egin ditugu. Hauetan arrautza ontziak eta esne brikak erabili ditugu artelanak egiteko. Hementxe bertaratutako artistetako batzuek sortutako obretako batzuk:

Igela

Tximeleta eta ehunzangoa
 Ehunzangoa
 Ninja dordokak

Animalia ugari eta idazmahairako margo eta arkatzentzako kutxak.

Gurasolagun tailerra Las Karrerasen

Otsailaren 23an, arratsaldeko 17:30ean, fimoarekin tailer dibertigarria egingo dugu Las Karrerasko jubilatuen egoitzan. Animatu eta izena eman!

Masaje tailerra Muskizen

Otsailaren 14an, goizez zein arratsaldez, masaje teknikarik onenez gozatu eta ikasteko aukera izango dugu Muskizko Kultur Etxean. Anima zaitez eta eman izena, plaza mugatuak dira eta!

2018/02/02

Agate Deuna Meatzaldean

Igandean, makilak hartu eta prestatu ahotsak!
Meatzaldeko herrietan Agate Deuna ospatuko da.
Anima zaitezte eta atera abestera!