Praktikatu
gurekin!
Ikasturte
berriarekin batera, martxan da berriro ere Meatzaldeko Berbalagun programa. Honako hau 5. ikasturtea da; beraz,
Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure
herrian ere. Orain arte 19
izan dira
martxan izan ditugun taldeak, eta etengabean handitzen joan direnak; dagoeneko 110
lagun inguru dira
talde hauetan parte hartzen dutenak. Oraingoan, beraiekin batera
euskaraz gozatzeko gonbitea egiten dizuegu praktikatu
gurekin!
lemapean.
Hizkuntzaren
ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa
praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain,
jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean,
euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak. Berbalaguna,
euskaraz
hitz
egiteko
ohitura
duten
pertsonak
euskaraz
hitz
egiteko
ohiturarik
ez
dutenekin
elkartzean
datza.
Bertan,
edozeinek
har
dezake
parte,
euskaldun
zaharra,
euskaltegiko
ikasle
ohia
edo
euskaltegiko
ikaslea dena...
Izena
eman nahi baduzue Meatzaldeko
AEK euskaltegietan, Udal Euskaltegietan edo udaleko Euskara Zerbitzuetan
duzue izena emateko aukera:
TRAPAGARAN:
AEK Euskaltegia: 944922204
Udal Euskaltegia: 944923457
ORTUELLA:
AEK Euskaltegia: 946641797
Euskara Zerbitzua: 946640200
MUSKIZ:
AEK Euskaltegia: 946707774
Udal Euskaltegia: 946706411
Euskara Zerbitzua: 946707075
E-mailez (
meatzaldea@aek.org )
ere izena emateko aukera duzue eta informazio gehiagorako blog-a ere badago: www.meatzaldea.blogspot.com
GURASOLAGUN
Egitasmoa
hazten doan neurrian eta jende gehiago hurbiltzen doan heinean,
beharrizan berriak eta proposamen ezberdinak agertuz doaz gure
mintzapraktika egitasmoen baitan. Honen adibiderik garbiena
GURASOLAGUN da.
Euskararen
transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben
arteko hizkuntza harremanetan eragitea. Ekimen honekin, guraso
euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean
dauden beste guraso batzuekin harremanetan jartzea da helburua;
plazan, parkean, asteburuko txangoetan... familia edo lagun giro
guztiz euskalduna sortzea. Horretarako guraso eta umeekin
mintzataldeak, tailer txikiak, irteera edo txangoak antolatzen dira.
Aurreko
ikasturteetan eskola batzuekin martxan jarri ostean, egonkortasuna eta
erreferentzialtasuna hartzen ari den egitasmoa da GURASOLAGUN.
Ikasturte
berriarekin batera, bai Trapagarango, bai Ortuellako, bai Muskizeko ikastetxeekin elkarlanean martxan jarri da Gurasolagun egitasmoa.
Zure
ikastetxean Gurasolagunen kartel esanguratsua ikusten baduzu, ez izan zalantzarik , joan idazkaritzara eta eman izena.
Berbalagun
eta Gurasolagun guztiek EHUko
kredituak
eskuratu
ahalko
dituzte,
bidaia
eta
egonaldietarako
deskontuak,
AIZU! eta
Argia
aldizkariak
eta
berria
egunkaria
merkeago,
eta
beste
hainbat
abantaila.