2019/05/31

Betiko jolasak Muskizen

Eguzkitan edo itzalpean betiko jolasaz gozatzeko aukera ezinhobea. Oson ondo pasatu dugu!!








2019/05/23

Egurrezko eta betiko jolasak, Muskizen

Maiatzak 31, ostirala
17:30etik aurrera
Meatzari plazan (Muskiz)
Euria egiten badu Gaztegunean egingo dugu


2019/05/16

KIROLA eta NATURA. Hurrengo ekintzak:

> Ekainaren 09an URKIOLATIK IPIZTERA IBILBIDE ZIRKULARRA. ⛰šŸ¦Ž(14km) Tartean Santa Kruz apaiza-gerrileroren ezkutalekua bisitatuko dugu.

> Ekianaren 23an ITXINATIK ZEHARKALDIA. šŸŒ³šŸŒ²Atxular begitik sartu, Supelegor kobazuloa bisitatu eta Kargalekutik aterako gara.

Izena emateko > https://bit.ly/2VwZzy9 

Trapagarango Gurasolagunak boloetan aritu dira

Trapagarango familiak Uriostera hurbildu ziren atzo 
bolos a cachete jolasa ezagutzeko eta praktikatzeko.



IƱigok boloen historia kontatu zigun, eta 
Meatzalde eta Ezkerraldeko jolas tradizional
honen arauak ere azaldu zizkigun.


Gurasoak ere boloak botatzen saiatu ziren.


Bizkaiko txapeldunak, Veronicak, hobeto botatzeko 
zenbait aholku eman zigun.


Arratsalde aparta pasatu genuen bolos a cachete taldeko partaideekin.
Mila esker, IƱigo, Veronica eta gurekin egon ziren beste kideei.



2019/05/15

Muskizko Mintzodromoa

Gaur 50 lagun inguru bildu gara Muskizko Gaztegunean Mintzodromoan parte hartzeko. Giro ezin hobea!!




III. Topaketa UrduƱan - Gure Hizkuntza, Gure Elikadura, Gure Mundua (Izen-emate kolektiboa)

Ekainaren 1ean, UrduƱako merkatuan, GURE HIZKUNTZA, GURE ELIKADURA, GURE MUNDUA topaketaren hirugarren edizioa antolatu dugu VSF-Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktikatu zerbitzuak, UrduƱako udaletxearen laguntzarekin.

Aurten UrduƱako sukalde proiektua ezagutuko dugu; hilero antolatzen den merkatu agroekologikoa bisitatuko dugu; eta tokiko elikagaiak dastatuko ditugu.

Familian bazatozte izen-emate kolektiboa egin > https://bit.ly/2Hj93sO
Bestela banakoa bete > https://bit.ly/2Q6h8Uu


2019/05/12

Pandero taldearen kalejira Ortuellako jaietan

Maiatzaren 12an Berbalagunen pandero taldeak kalejira egin zuen Ortuellako kaleetatik. Giro alai sortu zen trikitixa eta txalapartaren laguntzaz. Errepikatzeko modukoa dudarik gabe!! Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!!










2019/05/09

ELEZ.19 Meatzaldeko idazki laburren lehiaketa

Elez 19 abian da, ez galdu parte hartzeko aukera. Aurten ere sari bikainak izango ditugu irabazleentzat! Ikusi argazkian lehiaketan parte hartzeko baldintzak eta arauak, eta zorte on!


Gorputz adierazpena tailerra Trapagaranen

Mugimendu askeak, biodantza eta gorputz adierazpena 
nahasten dituen tailerra egingo dugu Trapagaranen 
maiatzaren 21ean, 18:30ean, kiroldegian.


Anima zaitezte eta izena eman!

2019/05/07

Mintzodromoa Muskizen

Maiatzaren 15ean, 11:00etan eta 18:00etan, Muskizko Gaztegunean elkartuko gara.


2019/05/06

Udan ere praktikatu eta bizi

Dagoeneko zabalik dago udako mintzataldeetan apuntatzeko epea.

Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau > https://bit.ly/2JqaiYN
...eta guztia DOHAINIK 

Izena emateko azken eguna: ekainaren 14a


2019/05/02

Mahai Jolasgunea Ortuellan

Emozio positiboak ikasteko eta hizkuntzarekiko lotura sustatzeko.
Familian jolasteko mahai joko berriak ezagutu eta gozatu txikiekin.
18hilabete- 3 urte bitartekoentzat.
Maiatzak 3
18:30etik 19:30tara
Ortuellako Kultur Etxean