Meatzaldeko berbalagunak
Meatzaldean euskaraz bizi nahi dugunon bloga
Pages
Hasiera
Ordutegiak
Abantailak
Baliabideak
Kontaktatu
2018/01/31
OTSAILEKO AGENDA
Hemen dituzue Meatzaldeko ekintzak
Anima zaitezte eta parte hartu!!
2018/01/25
Masaje tailerra Trapagaranen
Atzo Trapagarango ikasle, irakasle eta berbalagunak
erlaxatzeko tartea izan genuen.
Buruko masaje egiten ikasi genuen Xabirekin
Mila esker etorri zinetenei eta Xabiri ere bai!
2018/01/23
Ortuellako gurasolagunak. Argazkiak
Ostiralean, Ortuellako familiek eskultura apartak
egin zituzten fimo erabilita.
Mila esker Aneri tailer aparta gidatu izanagatik.
2018/01/18
Gurasolagunak Trapagaranen. Argazkiak
Atzo Trapagarango familiek berriro erakutsi zuten artista hutsak direla.
Artilea, kartoia, kartulina eta artaziak erabilita
saguzar beldurgarriak egin zituzten.
2018/01/17
Buruko masajea Trapagaranen
Asteazkenean, urtarrilaren 24an, buruko masajea egiten ikasiko dugu.
Bi aukera izango dituzue. 15:00etan, igerilekuan
eta, 18:30ean, Escontrillako gelan.
Erlaxatzeko aukera aparta izango da. Anima zaitezte eta izena eman!
2018/01/15
Fimo tailerra familientzat Ortuellan
Ostiralean, Ortuellako familiak fimo tailerra egiteko elkartuko dira.
17:00etan, AEK euskaltegian,
irudimena eta ondo pasatzeko gogoa ekarri behar.
Anima zaitezte eta izena eman!
2018/01/08
Hitzaldia Trapagaranen
Asteazkenean Kike Amonarriz aurkezlea
Olaso Jauregira etorriko da,
Euskararen egoerari buruz hitz egitera.
Anima zaitezte eta hurbildu hitzaldira!!
2018/01/04
10. urteurreneko bideoa YouTuben ikusgai!
2018/01/03
2017ak utzi dizkigun zenbait irudi
2018an berbetan eta gure herria euskalduntzen jarraituko dugu,
anima zaitez eta parte hartu!
Newer Posts
Older Posts
Home
Subscribe to:
Posts (Atom)