2020/12/15
2020/12/08
Argazkitz lehiaketa!
2020/12/03
2020/11/30
2020/11/25
2020/11/23
2020/11/20
2020/11/17
Autu-mautua: Alberto Bargos Cucó
2020/11/16
2020/11/12
2020/11/11
Euskaraldia
Euskaraldia!
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte izango da, beti bezala ahobizi eta belarriprest rolekin.
Euskararen normalizazioan lagunduko?
Eman izena zeure herrian!
https://euskaraldia.eus/
2020/11/06
Egoera berriei aurre egin!
2020/11/05
2020/11/03
2020/10/29
ONLINE ERE BAI!
PRAKTIKATU ONLINE ERE BAI
COVID-19ak konplikatu ditu herritarron arteko kontaktuak, horregatik, euskaraz online praktikatzeko aukera berriro zabaldu nahi dugu.
ZER EGIN BEHAR DA PARTE HARTZEKO?
1. Behean dagoen loturan aukeratu modalitatea: AURREZ AURRE, ONLINE, ala BIETARA.
2. Markatu nahiago d(it)uzun egun(ak) eta ordutegia(k)
Parte hartzea DOHAINIK da 👌, gainera, izena ematen dutenen artean 10 SARI-KUTXA 🎁 zozketatuko ditugu.
Animatu eta eman izena > http://emanizena.praktikatu.eus/
2020/10/16
2020/10/12
2020/10/09
Egunean behin bueltan da!
2020/10/08
Berbataldeak martxan daude!!
2020/10/06
2020/10/05
Muskizko Udala Berbalagun Egitasmoarekin!
2020/09/20
Berriro martxan!
Kaixo, lagun:
Dagoeneko mintzapraktika taldeak batzen hasi dira, anima zaitez eta parte hartu.
Izena emateko bidali whatsappa, pasatu euskaltegitik edo klikatu lotura honetan:
😊
2020/09/16
2020/06/25
Harria eta herria - Meatzaldeko Berbalagunak (ikasturteko azkenengo bideoa)
Ikasturte berezi honen azkenengo bideoa dugu hau. Meatzaldeko BERBALAGUNEK ekainean grabatutako bideoen muntaia da, non harria lotu nahi izan dugun Meatzaldeko euskaldunekin eta jendearekin.
Gure aitzindariek eginiko lanagatik gara gaur garena. Mila esker BERBALAGUN guzti-guztioi, zuek baitzarete egitasmo honen zutabe, bihotz eta arima. Eskerrik asko ikasturte honetan era batean edo bestean gurekin harremanetan egon zareten guztioi.
Oraintxe atseden hartzeko garaia dugu, baina irailean berriro zuekin egongo gara. Zaindu eta uda oso ona pasa.
Meatzaldeko dinamizatzaileak.
2020/06/24
Muskizko San Juan jaiak
Aurten ere, Muskizko jaietako egitarauaren barruan, punta-puntako bertso ikuskizun bat eskainiko da.
Egin so:
https://muskizeuskaraz.eus/ekitaldiak/san-juan-jaietako-bertso-saioa/
2020/06/18
Sukaldaritza tailerra Muskizen
Muskizko Euskara Zerbitzutik tailer hau egin dute =>
Sukaldaritza tailerra: Marmelada
Informazio gehiago hemen.
https://muskizeuskaraz.eus/ekitaldiak/sukaldaritza-tailerrak-marmelada-tailerra/
2020/06/17
Autu-mautua: Elikagai burujabetza Meatzaldean
Aste honetan dugu gure azken-aurreko autu-mautua, Borja Allende baratzezainarekin.
Meatzaldean laborari izateak zer dakarren jakingo dugu. Elikagai burujabetza ardatz duen laboraria
Esteka hauxe da =>
https://meet.jit.si/autu-mautuakmeatzaldea
Animatu eta parte hartu!
2020/06/15
Surf eta Skate ikastaroak Muskizen
Uztailean, Surf eta Skate ikastaro bi antolatuko dira, 8 eta 16 urte arteko gazteentzat.
- Lehenengo ikastaroa, uztailaren 6tik 11ra, 12:00etatik 14:00etara
- Bigarren ikastaroa, uztailaren 13tik 18ra, 17:00etatik 19:00etara
Galduko dituzu?
Informazio gehiagorako sakatu hemen.
2020/06/11
Sukaldaritza tailerra
Ez galdu aukera!
Informazio gehiago hementxe.
2020/06/08
4. Autu-mautua. Bideo artea
2020/06/05
3. Autu-mautua Asier Arroitarekin
Atzoko autu-mautua bikain egon zen, jendeak gustura egin zizkion galderak Asiako bidaiari buruz gure gonbidatuari.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei! Mila esker Asier Arroitari
Hurrengo ostegunean 18:30-19:30 bitartean beste saio bat edukiko dugu Alicia Gil bideo artistarekin, ez galdu!
2020/06/04
Muskizen xaboi tailerra
Eskuak ondo garbitzea hain garrantzitsua den sasoi honetan, etxeko xaboi-pastilla zatiak birziklatuz xaboia egiten ikasteko tailer hau aurkezten dizuegu.
Tailer hau familian egiteko aproposa da, eta edozein etxetan dauden produktu eta objektuekin egin daiteke (xaboi pastilla zatiak, ura, labea edo mikrouhin labea…)
Birziklatu xaboi-pastilla zati txikiak eta sortu zuen gustuko xaboia!
Informazio gehiagorako: Muskiz Euskara
2020/06/03
Autu-mautuak. Asier Arroita
2020/05/28
Berbalagun erronka berria: hartu harria!
Kaixoo!
Berbalagun egitasmoaren azken txanpan gaude eta horregatik bideotxo hau grabatu nahi izan dizuegu.
Bertan ere azaltzen denez, erronka berri bat dugu zuentzat!
Erronkan parte hartzeko:
1) Hartu gure Meatzaldeko edozein harri.
2) "Sartu" harritxoa irudizko "poltsan".
Mugikorra horizontalki jarriz, gure bideoan azaltzen den keinuarekin (ezer esan gabe), 3 segunduko bideotxo bat grabatu eta guri bidali.
Bideo horiek batuko ditugu eta muntai bat egingo dugu. Muntai hori egiterako orduan, olerkitxo bat irakurriko dugu. Hementxe bere letra:
Ipuin kontaketa: Nahi dudana izaterik banu (Lur Usabiaga)
Muskizko Euskara Zerbitzutik datorren gaurko ipuina dugu hemen.
Bikaina benetan!
Informazio gehiago hemen.
2020/05/26
Idazki laburren lehiaketa: ELEZ. 20
Meatzaldeko Aek Euskaltegiak-ek antolatutako txapelketa dugu ELEZ. 20.
Euskarazko idazki laburren lehiaketa. Parte hartu eta bidali zure idazkia!
2020/05/25
Autu-mautuak: Aurten nolako jaiak izango ditugu?
Aste honetan izango dugu 2. autu-mautua, eta Meatzaldeko jaien inguruan hitz egiteko aukera ezin hobea izango dugu.
Horretarako, gaiaren inguruan adituak diren Meatzaldeko gazteekin egongo gara: Gaizka Urtigaga (Muskiz), Eder Sagredo eta Jon Eritz Gonzalez (Abanto), Kristina Pelayo (Ortuella), eta Javi Blanquez eta Naia Mancha (Trapagaran).
Ostegunean, arratsaldeko 18:30-19:30 bitartean bilduko gara haiekin solasaldi informal bat edukitzeko. Nola antolatu jaiak pandemia garaian, jaietako giroa, antolaketaren atzean dauden lanak...
Jitsi Meet plataforma erabiliko dugu eta hauxe izango da esteka:
https://meet.jit.si/autu-mautuakmeatzaldea
Ez galdu aukera eta izan autu-mautuen parte-hartzailea!
ANIMATU!!
Ipuin kontaketa: Printzesa eta igela (Maite Franko)
Muskizko Euskara Zerbitzuak pasa den astean argitaratutako ipuina.
Gogoratu, Muskizko Liburutegiarekin lankidetzan, ostegunero-ostegunero, haur eta familientzako ipuin-kontaketak eta tailer txikiak igoko dituela sarera, etxean goza ditzazuen.
Hementxe duzuen hau, Maite Franko ipuin kontalariaren eskutik:
- Printzesa eta igela
2020/05/22
1. autu-mautua: Jagoba Robles
Atzoko autu-mautua bikain egon zen, jendeak gustura egin zizkion galderak gure gonbidatuari.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei! Mila esker Jagoba Robles