2018/03/23

Apirileko agenda

Hemen dituzue hilabete honetako ekintzak!!

Trapagarango Gurasolagunak. Talde jolasak

Trapagarango familiek arratsaldea jolasten eman dute
Aldai auzo-elkarteko kideekin batera


Ezpatariak, margolariak, ehiztariak... izan gara


Hobeto elkar ezagutzeko parada izan dugu  eta 
gure sentimendu eta gustuekin sare bat osatu dugu.

 
Tailerretan sentitzen dugunarekin, euskal hitzekin eta 
arnasguneen puzzleekin murala egin dugu.
 
 


Mila esker Aldai auzo elkarteari hain arratsalde 
polita, aberasgarria eta dibertigarria prestatzeagatik. 
Eta bereziki, Agurtzane eta Aritzari.

2018/03/19

Malabare tailerra Ortuellan

Ostiralean Ortuellako familiek zirkoa bisitatu zuten
Malabareak egiteko bolak egiten eta erabiltzen ikasi genuen.


Ortuellako parkera hurbildu ginen ekitaldia egitera


Zirkoko troup aparta osatu genuen!!

2018/03/18

Kareta tailerrak familiekin Abanto eta Muskizen

Aste honetan kareta tailerrak izango ditugu Muskizen, asteazkenean 17:00etan eta Abanton, ostiralean 17:30ean. Bertan animalia itxurako hainbat kareta egingo ditugu Goma EVA erabilita. Animatu eta izena eman, zuen zain gaude!






2018/03/12

Bertsobazkaria Trapagaranen

Larunbatean, Far Westeko bertsolariak izango ditugu 
Trapagarango gaztetxean.
Bertsoak, musika... Eta giro aparta!!


Erosi ticketak eta etorri mozorrotuta!!
Anima zaitezte!!

Garagardo dastaketa Ortuellan

Ostiralean, OGAra ikasleak eta herritarrak hurbildu ziren 
BOGA garagardoa hobeto ezagutzeko


Ekoizpenari buruz zenbait gauza ikasi ondoren, 
garagardo ezberdinak dastatzeko aukera izan genuen


Arratsalde aparta pasatu genuen!

Zirku tailerra Ortuellan

Ostiralean, Ortuellako familiek malabareak egiten ikasiko dute
Anima zaitezte eta izena eman!!

2018/03/07

Familinetzako jolasask Trapagaranen

Aldai auzo elkarteak kohesioa lantzeko jolasak 
egingo ditu Trapagarango Gurasolagunekin
Asteazkenean, 17:00ean, Escontrillako aretoan.
Izena emateko: zuria-i@aek.eus edo 607 678 075

Anima zaitezte eta izena eman!!

2018/03/05

Garagardo dastaketa Ortuellan

BOGA garagardogileek edari hau nola egiten den azalduko digute
 eta dastatzen ere irakatsiko digute.
Martxoaren 9an, 19:00etan, OGAn.
Anima zaitezte!

2018/03/02

Mintzodromoa Trapagaranen

Mihiak dantzan jarri genituen atzo Trapagarango kiroldegian.




Burdin-Ibarra institutuko ikasleek, Udal euskaltegiakoek eta Solas AEK-ko ikasle eta irakasleek giro aparta sortu zuten


Mila esker parte hartzaileei eta laguntzaileei!!

2018/03/01

Garagardo dastaketa Trapagaranen

Atzo BOGA garagardoaren atzean dauden misterioak 
hobeto ezagutzeko aukera izan genuen


Eneko garagardogileak haien zerbeza naturalaren ekoizpenaz 
aritu zen eta ondoren dastatzeko aukera izan genuen.


Arratsalde aparta pasatu genuen!
Mila esker Enekori eta hurbildu ziren guztiei!