Anima zaitezte eta parte hartu!
2017/12/28
2017/12/27
2017/12/14
Dantza tailerra Trapagaranen. Argazkiak
Atzo Trapagarango familiek dantzarako trebeak ere badirela erakutsi zuten.
Trolls filmeko musika erabilita, dantza eta dantza aritu ginen.
Mila esker hurbildu zirenei, eta, bereziki, Maiderri, koreografia aparta prestatu baitzuen guretzat.
2017/12/12
Antxo eta Pantxa Trapagaranen
Larunbatean, umeentzako antzerkia izango dugu Trapagaranen.
Antxo eta Pantxak "Amamaren ganbara" antzezlana
aurkeztuko dute Olaso Jauregian, 12:00etan.
Anima zaitezte eta etorri familian euskara praktikatzera!!
2017/12/04
Euskara-maratoia Trapagaranen
Larunbatean AEK-ko ikasleak, irakasleak eta berbalagunak
Euskara maratoiko irratira hurbildu ginen.
Han 1.aldiari buruz aritu ginen: 1.aldia berbalagunen,
euskaltegian, gurasolagunen...
Ederto aritu ginen berba eta berba.
10.urteurreneko festa
Ostiralean, Meatzaldeko berbalagunok gure urtebetzea ospatu genuen.
10 urte pasa dira proiektua abian jarri zenetik
eta hori ospatzeko bideo bat prestatu genuen
eta ondoren, luntxa eta kontzertua ere izan genituen.
Hemen uzten dizuegu bideoaren apetitiboa.
On egin!!
Laster bideo osoa ikusteko aukera izango duzue.
Adi egon blogari!!
2017/11/30
MINTZODROMOA MUSKIZEN
Gaurko egunean zehar bi mintzodromo egingo ditugu Muskizen.
Irudien arteko 7 aldeak ezetz aurkitu!
Institutuko eta euskaltegietako ikasleak izan ditugu, berbalagunekin batera.
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Gaztegunean izango gaituzue berriz ere eguneko bigarren eta azken mintzodromoarekin!
FIMO TAILERRA MUSKIZKO GURASOLAGUNEKIN
Abanto bezalaxe, atzo Muskizen gora eta behera ibili ginen fimoarekin...
...lanean jo ta ke!
Eta emaitzak ez ziren makalak izan:
Dena familian, eta nola ez, euskaraz!
Euskara maratoia Trapagaranen
Larunbatean, Euskararen eguna dela eta,
Trapagaranen 6 orduko irratsaioa egingo da.
Bertatik herriko zenbait elkarte pasatuko dira.
Eguneko protagonista euskara izango da.
Berbalagunak ere hurbilduko dira.
Anima zaitezte eta hurbildu Llano plazara!!
2017/11/28
FIMO TAILERRA ABANTOKO GURASOLAGUNEKIN
Atzo Gallartan ibili ginen Ane Dobaranek gidatutako fimo tailerra burutzen...
...eta ikus dezakezuenez, ez ginen ez gaizki moldatu!
Asteazkenean Muskizen izango gara!
MUSKIZKO MINTZODROMOA
Azaroaren 30ean Muskizeko mintzodromoan parte hartzeko aukera
goizez (10:30) eta arratsaldez (18:00)!
2017/11/24
Meatzaldeko berbalagunen 10.urteurrena
Abenduaren 1ean, ostiralean, Meatzaldeko berbalagun proiektuak
bere urtebetetzea ospatuko du Ortuellan.
Urte hauetan gurekin ibilitako partaide, elkarte eta
lagunak gonbidatu nahi ditugu gure festara.
Ortuellako Kultur etxean elkartuko gara arratsaldeko 19:00etan.
Anima zaitezte eta ospatu gurekin 10.urteurrena!!
Trapagarango gurasolagunen topaketa
Trapagarango familiak paperezko bitxiak
egiteko elkartu ziren asteazkenean
Papera, errotulkiak, artaziak eta beste hiru tresna
erabilita, eskumuturreko ederrak egin zituzten
Eskerrik asko irakasle lanetan aritu zen familiari
eta hurbildu ziren artisteei!!
2017/11/17
Askari dibertigarriak Ortuellan. Kronika
Ortuellako familiak plater dibertigarriak egiteko
eta euskara praktikatzeko elkartu dira.
Frutak eta galletak erabilita, gure sukaldariek
plater apartak prestatu dituzte.
Mila esker hurbildu diren guztiei!!
2017/11/16
2017/11/13
Familientzako tailerra Ortuellan
Ostiralean askari dibertigarriak prestatuko ditugu Ortuellan.
AEK euskaltegian bilduko gara, 17:00etan, plater kreatiboak egiteko.
Plazak mugatuak dira. Izena emateko: 607 678 075 edo meatzaldea@aek.eus
Anima zaitezte eta izena eman!!
2017/11/02
2017/10/30
Magia poteo Trapagaranen. Kronika
Ostegunean Tor magoa Trapagarango pintxo potera hurbildu zen.
Berbalagun, ikasle eta herritarrek
magiaz gozatzeko aukera izan zuten tabernaz taberna.
Mila esker Tor magori berbalagunen aurkezpenera etortzeagatik.
Trapagarango Gurasolagunen lehenengo topaketa. Kronika
Trapagarango gurasolagunak oraingo honetan
eskalada egiteko elkartu dira.
Mila esker Bitarratxu eskalada taldeari,
kirol hau praktikatzeko hastapenak erakusteagatik gure familiei.
Gurasolagun taldean parte hartu nahi baduzue,
anima zaitezte eta izena eman!!
2017/10/23
Magia poteoa Trapagaranen
Ostegunean, 19:30ean, tabernaz taberna ibili bitartean,
Tor magoaren trukoaz gozatzeko aukera izango dugu.
Anima zaitezte!!
Umorezko bakarrrizketa Ortuellan. Kronika
Barry Manley irlandarrak
bere abenturak eta desbenturak kontatu zizkigun:
euskaldunekin bizitako anekdotak, euskararen ikasketa prozesua...
Eskerrik asko hurbildu ziretenei eta Barryri!
2017/10/21
2017/10/18
Pandero taldea Ortuellan
Panderoa jotzen ikasi edo hobetu nahi duzu? Ba hurbildu Ortuellara!
Urriaren 25ean, pandero taldearen lehenengo topaketa, OGAn, 18:30ean.
Hamabostean behin irakaslearekin bilduko zarete, gauza berriak ikasteko.
ANIMA ZAITEZTE eta IZENA EMAN!!!
Parte hartu nahi baduzue, izena eman: meatzaldea@aek.eus edo 607 678 075
2017/10/16
Umorezko bakarrizketa Ortuellan
Ostiralean, urriaren 21ean, Barry Manleyren bakarrizketa
Green tabernan, 19:30ean.
Anima zaitezte eta hurbildu Ortuellara!!
Mendilagun taldeko 1.irteera
Mendia gustoko baduzu, hemen duzu aukera paregabea
aldapan gora eta behera euskaraz hitz egiteko.
Urriaren 22an, igandean, Piko La Cruz mendira joango gara.
Anima zaitezte eta izena eman!
2017/10/05
Autodefentsa tailerra
Eman izena autodefentsa tailerrean eta ikasi gurekin norberaren defentsa pertsonalerako teknikak!
Urriak 23 eta 30, arratsaldeko 17:00etan.
Subscribe to:
Posts (Atom)