2021/01/29

Inauteriak!

 

Kaixo-kaixo!
Aurten Euskal Herrian inauteriak ez dira beti bezala ospatuko
Nafarroan egindako bideoa, gozatu!

2021/01/25

COVID-19aren neurri berriak direla eta


 

Kaixo kaixo, talde!
 
Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berrien inguruan zenbait gauza:
Gogoratu, orain arte egin izan ditugun baimenek ez dutela balio gaurko egoera honetan, herri batetik bestera joateko. Beraz, zuen berbataldea kokatuta dagoen herrikoak ez bazarete, 20 egunez behintzat, ez biltzea gomendatzen dizuegu.
Bestalde, tabernak itxita daudenez eta soilik launaka bildu ahal garenez, guk gomendatzen ditugu paseotxoak. 6 pertsona bazarete, hirunaka zatitu taldea eta egon zenbait metrotako distantzian. Bestela, kultur-etxeak, txokoak,... ere erabil ditzakegu (guri eskatu). ONLINE aukera zabalik dago, noski.
 
Ostegun honetako tailerra (Ortuellakoa) bertan behera geratzea erabaki dugu, guztion segurtasuna bermatzeko.
 
Azkenik, hementxe bidaltzen dizuegu Marinelaren kontrapasa abestia, Basandere taldearena. Bertan arrantzale baten bizitza kontatzen du, zeina, beti-beti itsasoan dagoen. Ohetzat barkua eta teilatutzat izarren argia izanik, abestiak dio nahiz eta etxean inoiz ez egon, itsasbazterrean beti bera maite duen bat egongo dela, zain. Garai hauetan zaintzak inoiz baino garrantzitsuagoak direlakoan, zaindu.
Gurekin euskaraz seguru.

Argazkitz lehiaketako 2. sariduna

 

Jon Merodio Berbalagunak argazkitz lehiaketan 2. saria eskuratu du!
Zorionak!!
 
Hementxe argazkia eta aurkeztutako testua =>
 
"Elkarrekin ospatzeko, eskuak. Ikasitakoa gordetzeko, eskuak. Maitatuak babesteko, eskuak. Etorkizuna pozez hartzeko, eskuak. Mundu hau jorratzeko, eskuak. Eskuak. Haien eskuak. Hator, hator... gure txanda da eta. Parean egongo ote gara?"
 

 

2021/01/21

Gurasolagun taldeak martxan!

 

Atzo Trapagarango GURASOLAGUN taldearekin egon ginen. Talde txikietan jolasean.
Plazer bat da jendea dantzan ikustea.
Ez galdu hurrengo ekintzak.
Gurekin, euskaraz seguru.

 



 

2021/01/13

Elikagaien etiketak irakurtzeko tailerra

 

Elikagaien etiketak irakurtzen ikasi nahi?
Konpainia ezin hobearekin eta tailer-emaile jatorrekin
Eman izena.
Euskaraz gurekin seguru.

2021ean Berbataldeak martxan!

 

Meatzaldeko berbataldeak 2021erako prest!
Astero 60 minutuz bilduz, lagun artean, euskaraz!
Arian-arian zehetzen da burnia. Eman izena.
607 678 075

 

2021/01/12

Urtarrileko indartze-kanpaina

 Urte berri on!

 Gurekin euskaraz seguru. Eman izena!!!

18 berbatalde eta 100 berbalagun baino gehiago Meatzaldean.
 
 607 678 075 // meatzaldea@aek.eus

2021/01/11

Gurasolagun ekintzak prest!

 

Meatzaldeko familiekin egiteko aproposak diren tailerrak egingo ditugu!
Urtarrilean Ortuella eta Trapagaranen txanda izango da, aurrerago Abanto eta Muskizena.
 
Eman izena eta gozatu euskaraz:
607 678 075 // meatzaldea@aek.eus
 
Oharra: Edukiera limitatuta egongo da, beraz, eman izena lehenbailehen.