2018/10/25

Trapagarango gurasolagunak. Bisita suhiltzaileen parkera

Atzo Trapagarango familiak Uriostera igo ginen,
Suhiltzaileen parkera bisita egitera.



Umeek suhiltzaileen eguneroko lana ezagutzeko parada izan zuten:
zer egin sute batean, mangera erabili, deiak kudeatu, kamioan joan... 



Helduek ere bisita gozatu zuten.


Mila esker Uriosteko suhiltzaileen parkeko langileei. Bereziki, Peio eta Elazari. Arratsalde aparta pasatu genuen haiekin eta haien lana hobeto ezagutzeko aukera eman ziguten.




2018/10/16

Euskarazko filma Muskizen


Urriaren 21ean, 17:00etan, Muskizko Meatzari aretoan euskarazko filma.
Animatu etxeko txikienekin hurbiltzera!

2018/10/15

Jon Braun antzezlana Muskizen


Urriaren 19an, haurrentzako txotxongiloak, Muskizko Meatzari Aretoan.
Animatu etxeko txikienekin hurbiltzera!!!

2018/10/01

Urriko agenda


Hementxe duzue urriko agenda!!
Animatu antolatu diren ekintza guztietan parte hartzera!!