2017/11/30

MINTZODROMOA MUSKIZEN

Gaurko egunean zehar bi mintzodromo egingo ditugu Muskizen. 
Irudien arteko 7 aldeak ezetz aurkitu!



Institutuko eta euskaltegietako ikasleak izan ditugu, berbalagunekin batera.

 
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Gaztegunean izango gaituzue berriz ere eguneko bigarren eta azken mintzodromoarekin!


FIMO TAILERRA MUSKIZKO GURASOLAGUNEKIN

Abanto bezalaxe, atzo Muskizen gora eta behera ibili ginen fimoarekin...


...lanean jo ta ke!


Eta emaitzak ez ziren makalak izan:





















Dena familian, eta nola ez, euskaraz!


Euskara maratoia Trapagaranen

Larunbatean, Euskararen eguna dela eta, 
Trapagaranen 6 orduko irratsaioa egingo da. 
Bertatik herriko zenbait elkarte pasatuko dira.
Eguneko protagonista euskara izango da. 
Berbalagunak ere hurbilduko dira.
 


Anima zaitezte eta hurbildu Llano plazara!!

2017/11/28

FIMO TAILERRA ABANTOKO GURASOLAGUNEKIN

Atzo Gallartan ibili ginen Ane Dobaranek gidatutako fimo tailerra burutzen...


...eta ikus dezakezuenez, ez ginen ez gaizki moldatu!




Asteazkenean Muskizen izango gara!

MUSKIZKO MINTZODROMOA


Azaroaren 30ean Muskizeko mintzodromoan parte hartzeko aukera
 goizez (10:30) eta arratsaldez (18:00)!

2017/11/24

Meatzaldeko berbalagunen 10.urteurrena

Abenduaren 1ean, ostiralean, Meatzaldeko berbalagun proiektuak 
bere urtebetetzea ospatuko du Ortuellan.

Urte hauetan gurekin ibilitako partaide, elkarte eta
 lagunak gonbidatu nahi ditugu gure festara. 
Ortuellako Kultur etxean elkartuko gara arratsaldeko 19:00etan.

Anima zaitezte eta ospatu gurekin 10.urteurrena!!

Trapagarango gurasolagunen topaketa

Trapagarango familiak paperezko bitxiak 
egiteko elkartu ziren asteazkenean


 Papera, errotulkiak, artaziak eta beste hiru tresna
erabilita, eskumuturreko ederrak egin zituzten


 Eskerrik asko irakasle lanetan aritu zen familiari 
eta hurbildu ziren artisteei!!


2017/11/17

Askari dibertigarriak Ortuellan. Kronika

Ortuellako familiak plater dibertigarriak egiteko 
eta euskara praktikatzeko  elkartu dira. 


Frutak eta galletak erabilita, gure sukaldariek 
plater apartak prestatu dituzte.





Mila esker hurbildu diren guztiei!!

2017/11/16

2017/11/13

Familientzako tailerra Ortuellan


Ostiralean askari dibertigarriak prestatuko ditugu Ortuellan.
AEK euskaltegian bilduko gara, 17:00etan, plater kreatiboak egiteko.
Plazak mugatuak dira. Izena emateko: 607 678 075 edo meatzaldea@aek.eus
Anima zaitezte eta izena eman!!

2017/11/02

Azaroko agenda

Hemen dituzue hilabete honetako ekintzak.
Anima zaitezte eta parte hartu!!