2020/06/25

Harria eta herria - Meatzaldeko Berbalagunak (ikasturteko azkenengo bideoa)




Ikasturte berezi honen azkenengo bideoa dugu hau. Meatzaldeko BERBALAGUNEK ekainean grabatutako bideoen muntaia da, non harria lotu nahi izan dugun Meatzaldeko euskaldunekin eta jendearekin.

Gure aitzindariek eginiko lanagatik gara gaur garena. Mila esker BERBALAGUN guzti-guztioi, zuek baitzarete egitasmo honen zutabe, bihotz eta arima. Eskerrik asko ikasturte honetan era batean edo bestean gurekin harremanetan egon zareten guztioi.

Oraintxe atseden hartzeko garaia dugu, baina irailean berriro zuekin egongo gara. Zaindu eta uda oso ona pasa.

Meatzaldeko dinamizatzaileak.

2020/06/24

2020/06/17

Autu-mautua: Elikagai burujabetza Meatzaldean


Aste honetan dugu gure azken-aurreko autu-mautua, Borja Allende baratzezainarekin.
Meatzaldean laborari izateak zer dakarren jakingo dugu. Elikagai burujabetza ardatz duen laboraria

Esteka hauxe da =>
https://meet.jit.si/autu-mautuakmeatzaldea

Animatu eta parte hartu!

2020/06/15

Surf eta Skate ikastaroak Muskizen


 Uztailean, Surf eta Skate ikastaro bi antolatuko dira, 8 eta 16 urte arteko gazteentzat.
  • Lehenengo ikastaroa, uztailaren 6tik 11ra, 12:00etatik 14:00etara
  • Bigarren ikastaroa, uztailaren 13tik 18ra, 17:00etatik 19:00etara

Galduko dituzu?
Informazio gehiagorako sakatu hemen.

2020/06/11

Sukaldaritza tailerra


Astero bezala, hementxe duzue Muskizko Euskara Zerbitzutik datorren aste honetako sukaldaritza tailerra!
Ez galdu aukera!
Informazio gehiago hementxe.

2020/06/08

4. Autu-mautua. Bideo artea

Gure 4. solasaldian Alicia Gil izango dugu gonbidatu. 
Bideo egilea eta diziplina anitzeko artista.


Bideoaren sekretuak ezagutu nahi badituzue, konektatu gurekin
ostegunean, 18:30ean, jitsi meet-en bidez.

2020/06/05

3. Autu-mautua Asier Arroitarekin






Atzoko autu-mautua bikain egon zen, jendeak gustura egin zizkion galderak Asiako bidaiari buruz gure gonbidatuari.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei! Mila esker Asier Arroitari

Hurrengo ostegunean 18:30-19:30 bitartean beste saio bat edukiko dugu Alicia Gil bideo artistarekin, ez galdu!

2020/06/04

Muskizen xaboi tailerra


Eskuak ondo garbitzea hain garrantzitsua den sasoi honetan, etxeko xaboi-pastilla zatiak birziklatuz xaboia egiten ikasteko tailer hau aurkezten dizuegu.
Tailer hau familian egiteko aproposa da, eta edozein etxetan dauden produktu eta objektuekin egin daiteke (xaboi pastilla zatiak, ura, labea edo mikrouhin labea…)
Birziklatu xaboi-pastilla zati txikiak eta sortu zuen gustuko xaboia!

Informazio gehiagorako: Muskiz Euskara 

2020/06/03

Autu-mautuak. Asier Arroita



Bihar, 18:30ean, Asier Arroitarekin solasaldia egingo dugu 
Asian zehar egindako bidaiaren inguruan.

Bizitako abentura eta desbenturak ezagutzeko aukera paregabea!
Ez galdu aukera!

Parte hartzeko:
https://meet.jit.si/autu-mautuakmeatzaldea