2017/12/14

Dantza tailerra Trapagaranen. Argazkiak

Atzo Trapagarango familiek dantzarako trebeak ere badirela erakutsi zuten.


Trolls filmeko musika erabilita, dantza eta dantza aritu ginen.


Mila esker hurbildu zirenei, eta, bereziki, Maiderri, koreografia aparta prestatu baitzuen guretzat.
 

2017/12/12

Antxo eta Pantxa Trapagaranen

Larunbatean, umeentzako antzerkia izango dugu Trapagaranen.
Antxo eta Pantxak "Amamaren ganbara" antzezlana 
aurkeztuko dute Olaso Jauregian, 12:00etan.


Anima zaitezte eta etorri familian euskara praktikatzera!!

2017/12/04

Abenduko agenda

Anima zaitezte eta hurbildu 
Meatzaldean antolatu diren ekintzetara!!

Berbagunea Trapagranen

Gaur Trapagarango udal eusklategira hurbildu gara
berba egitera hainbat gaien inguruan.



Euskara-maratoia Trapagaranen

Larunbatean AEK-ko ikasleak, irakasleak eta berbalagunak 
Euskara maratoiko irratira hurbildu ginen.


Han 1.aldiari buruz aritu ginen: 1.aldia berbalagunen, 
euskaltegian,  gurasolagunen...
Ederto aritu ginen berba eta berba.

10.urteurreneko festa

Ostiralean, Meatzaldeko berbalagunok gure urtebetzea ospatu genuen.

 

10 urte pasa dira proiektua abian jarri zenetik 
eta hori ospatzeko bideo bat prestatu genuen
 eta ondoren, luntxa eta kontzertua ere izan genituen.


Hemen uzten dizuegu bideoaren apetitiboa.
On egin!!


Laster bideo osoa ikusteko aukera izango duzue.
 Adi egon blogari!!