2018/04/27

Maiatzeko agenda

Hemen dituzue hilabete honetako ekintzak.
Anima zaitezte eta parte hartu!!


2018/04/26

Euskaraldiaren aurkezpena Ortuellan

Maiatzaren 2an, Ortuellako lagunek Euskaraldia 
hobeto ezagutzeko aukera izango dute

Ortuellan euskararen erabilera sustatu nahi? 
Belarriprest ala Ahobizi izan nahi? 
Ba hurbildu Ortuellako Kultur etxera asteazkenean, 19:00etan.



Barreterapia Trapagaranen

Atzo Trapagarango gurasolagunek arratsaldea barre egiten pasatu zuten.


Aurkezpen zoroak, agur bitxiak, puxikak eskobatzea, autoen masajeak...



Mila esker etorri zineten guztiei eta, bereziki, Andoniri 
bere umore ona eta jolasak gurekin partekatzeagatik






2018/04/25

Jon Arretxeren "Arrutiren Banda" liburuaren aurkezpena

Astearte goizean Ortuellako OKEn egon ginen Meatzaldeko AEk-k antolatutako Jon Arretxeren hitzaldian.

 Bertan Basauriko idazleak bere azken obra aurkeztu zuen, Arrutiren Banda.

Meatzalde osoko euskaltegietako ikasleak gerturatu ziren, irakasleek proposatuta, eurek ere liburua irakurri baitzuten. 

Obra kokatzen den Basauriko txokoen argazkiak ikusi genituen eta galdetzeko parada ere izan genuen.

Euskal dantza ikastaroa hasi da Muskizen

Hemendik eta ekainaren 4ra arte ikastaroa izango dugu astelehen goizetan (10:15-11:15) Muskizko kultur etxean. Aste honetan eman diogu hasiera, eta benetan dantza bitxiak Aurorik irakatsi zizkigunak...




Hurrengo klasea maiatzaren 7an izango dugu. Anima zaitez, oraindik izena emateko aukera baituzu!


2018/04/20

Euskaraldia Martxan da Abanton

Asteazkenean hasiera ofiziala eman zitzaion Euskaraldiari Abanton. Goizean prentsaurrekoa eta arratsalde partean Joxe Mari Agirretxe "Porrotx"ek zuzendutako aurkezpena. Hementxe irudi batzuk:

Porrotxek magia truko batekin eman zion hasiera aurkezpenari, Aritz izan zen bere laguntzaile bikaina.

Lasarte-Oriako pailazoak euskararen aldeko bizitza darama betidanik, halaxe kontatu zigun berak. Tartean, bere herriko euskaraldian partaide eta bultzatzaile izan da. Lasarten bizitako esperientzia kontatu zigun.

Aurkezpena bukatzean, proiektuaren gakoa bota zigun, elkarlana. Herritarron eta kasu honetan Abantarron arteko elkarlana. Bidea hasia da, orain urratsak emango ditugu hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen normalizazioa lortzeko!




Carlos Glariaren hitzaldia Muskizen

 Carlos Glariaren hitzaldia izan genuen atzo (Osteguna) Muskizko kultur etxeko M aretoan. 

  Bertan Muskizko eta inguruko toponimia eta historia aztertu zituen Glariak. Izanaren izenak lelopean, tokien izenak baliatuz, gure izana eta jatorria zein den azaldu zuen Abantoko adituak.

 Bertara euskaltegietako ikasleak eta berbalagunak hurbildu zitzaizkigun.

Esaten dute egunero ikasten dela zer edo zer berri. Bada, zalantzarik ez izan, atzoko ikasketa gure herriaren historiari buruzkoa izan zela!

Mintzodromoa Abanton

Asteartean mintzodromo jendetsua izan genuen Abanton. Bertan, Ibon Larrinaga boxealaria eta Unai Aranguren errugbilaria izan genituen gonbidatu berezi.

 Eguraldi zoragarriak goiza ezin hobeto igarotzeko parada eskaini zigun Gallartako Eusko Gudariak plazan.

 Unai Aranguren (Ezkerraldean) barre eta berba artean mahaikideek txokolate gozoa dastatu bitartean.

 Ibon Larrinaga (Eskuinaldean) kirol gutxituen eta boxeoaren inguruko azalpenak ematen gainontzeko mahaikideei.

 Eztabaidarako eta barrerako beta zabaldu genuen parte hartzaileek eurek proposatutako gaiekin. (Topikoak, iruzurrak eta kirol gutxituak)

Amaitzeko, Ibon Larrinaga eta Unai Arangureni elkarrizketa bana egin genien. Bertan haien ibilbideak birpasatu, praktikatzen duten kirolaren sekretuak ezaguarazi zizkiguten eta hurrengo erronkak zeintzuk diren azaldu ziguten. 

Eskerrik asko eta hurrengora arte, bejondeizuela!

Jon Arretxe idazlea Ortuellan

Jon Arretxek, asteartean, "Arrutiren banda" liburua 
aurkeztuko du Ortuellako Kultur etxean, 10:30ean.


Anima zaitezte!!

2018/04/19

Barreterapia familia artean Trapagaranen

Asteazkenean, 17:00, Escontrillako aretoan
jolasteko eta barre egiteko aukera paregabea izango dugu.
Anima zaitezte eta izena eman!!

2018/04/11

Informatika tailerra Trapagaranen

Software librearen inguruko tailerra Trapagaranen
Ostiralean, 19:00etan, Basetxe gaztetxean

2018/04/09

Barreterapia tailerra Ortuellan

Ostiralean, jolastu eta barre egiteko aukera paregabea izango dugu.
18:30ean, Ortuellako kultur etxean.
 
Anima zaitezte eta izena eman!!

Kirola eta Natura. Meatzaldean


Apirilaren 21ean, orientazio ikastaroa izango dugu Zugaztietan.

Anima zaitezte eta izena eman!

2018/04/08

Euskal dantza ikastaroa Muskizen


Eguna: Astelehenak
Ordua: 10:15-11:15
Noiztik: Apirilaren 23tik
Noiz arte: Maiatzaren 28ra arte
Izena emateko: 660861633 edo 607678075


Muskizko historia Carlos Glariaren eskutik

Eguna: Apirilak 19, osteguna
Ordua: 11:30 eta 17:30
Tokia: Muskizko kultur etxea (M Aretoa)



2018/04/06

Euskaraldia

Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia Abanton Jose Mari Agirretxe"Porrotx"en eskutik.



Eguna: Apirilak 18
Lekua: Las Karrerasko Jubilatuen etxea
Ordua: 16:45
Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat
Izena emateko: Euskara zerbitzua (946362000)

Kareta tailerra Abanton

Aste santuaren aurretik Las Karrerasko familiekin kareta tailerra egin genuen. Ikusi zein ondo ibili ginen elkarlanean eta zein nolako artelanak egin genituen!

 Aititelagunen bat ere etorri zitzaigun tailerrera

 Gauzatxo bat, ba al dakizue zein den kareta politak egiteko sekretua?

 Noak eta Iraiak ba omen dakite...

 ...baita Urtzik ere!

 Baina, nor ote da umeago? Jare, Aritz ala Pello?

Hurrengo tailerrera arte, lagunok!