2018/12/20

Trapagarango gurasolagunen eskulana

Atzo Trapagarango familiak artista hutsak direla erakutsi zuten.


Koadro ederrak egin zituzten playmais bolatxoak erabilita. 




2018/12/04

Euskaraldia Muzkizen. Mintzodromoa

Atzo Muskizko Gaztegunean, Mintzodromoa egin genuen, goizeko eta arratsaldeko saioetan. Eskerrik asko parte hartzaile guztiontzat.



2018/11/29

Euskaraldia Trapagaranen. Mintzodromoa

Atzo, La Pinta tabernan, elkartu ginen belarriak prest, 
baina, batez ere, ahoak bizi bizi.


 Berbalagunak, ikasleak eta herritarrak zenbait gaien inguruan aritu ziren.


Eskerrik asko etorri ziren guztiei.

Euskaraldia Trapagaranen. Gurasolagunen jolasak

Atzo Trapagarango familiek hainbat jolas prestatu zituzten.


Hain gustura egon ginen, gauera arte 
mihiak bizi eta belarriak prest ibili ginela.


Mila esker Gurasolagunei, arratsalde aparta prestatzeagatik,
eta hurbildu ziren guztiei, jolasteko gogoa ekartzeagatik.

Abenduko agenda


2018/11/21

Trapagaranen 11 ekintza Euskaraldian


Herriko elkarteek hamaika ekintza prestatu dituzte, 
euskaraz bizitzeko Euskaraldiako 11 egunak

2018/11/20

Muskizko euskararen astea + euskaraldia


Trapagarango berbalagunek Euskaraldiarekin bat

Azaroaren 28an, Trapagarango berbalagunek 
Euskaraldiarekin bat egingo dute,
herriko ahobizi eta belarriprestekin batera.


17:15ean Gurasolagun taldeak jolasak egingo ditu, Arkotxa parkean.
19:00etan Mintzodromoa izango dugu, La Pinta tabernan.

Anima zaitezte eta parte hartu Euskaraldiako ekintzetan!!

*Mintzodromorako izena eman behar da: Solas AEK, udal euskaltegian edo zuria-i@aek.eus helbidean.


2018/11/14

Muskizko Euskararen astea

MARA, kontzertu akustikoa
Azaroak 30, ostirala, 20:30etan
Muskizko Meatzari plazan

2018/11/12

2018/10/25

Trapagarango gurasolagunak. Bisita suhiltzaileen parkera

Atzo Trapagarango familiak Uriostera igo ginen,
Suhiltzaileen parkera bisita egitera.



Umeek suhiltzaileen eguneroko lana ezagutzeko parada izan zuten:
zer egin sute batean, mangera erabili, deiak kudeatu, kamioan joan... 



Helduek ere bisita gozatu zuten.


Mila esker Uriosteko suhiltzaileen parkeko langileei. Bereziki, Peio eta Elazari. Arratsalde aparta pasatu genuen haiekin eta haien lana hobeto ezagutzeko aukera eman ziguten.




2018/10/16

Euskarazko filma Muskizen


Urriaren 21ean, 17:00etan, Muskizko Meatzari aretoan euskarazko filma.
Animatu etxeko txikienekin hurbiltzera!

2018/10/15

Jon Braun antzezlana Muskizen


Urriaren 19an, haurrentzako txotxongiloak, Muskizko Meatzari Aretoan.
Animatu etxeko txikienekin hurbiltzera!!!

2018/10/01

Urriko agenda


Hementxe duzue urriko agenda!!
Animatu antolatu diren ekintza guztietan parte hartzera!!

2018/09/14

Meatzaldeko berbalagunak berriro martxan


Euskara praktikatu nahi duzu? Mingaina euskaraz mugitzeko gogoa baduzu,  zatoz gurekin eta izena eman!! 



2018/06/21

Azkenengo jaia. Muskiz

Ekainaren 29an, 17:30ean, ikasturteari amaiera emateko ekintza ezin dibertigarriagoa prestatu dugu. Muskizko jaietan zumba saioa antolatu dugu, familian zein lagunekin gozatzeko. Zumba eta gero indarrak berreskuratzeko mokadu goxo goxoa izango dugu!!!

Izena emateko: 607 678 075 edo meatzaldea@aek.eus
Izena emateko azkenengo eguna: ekainak 28

2018/06/20

Hitzaldia Muskizen

Larunbatean, Muskizko txosnagunean, Elikadura burujabetzaren inguruko
 hitzaldia izango dugu, 12:00etan.


2018/06/14

Trapagarango gurasolagun taldearen askaritxoa

Trapagarango familiak ikasturteari agur esateko elkartu ziren atzo.


Askaldu ondoren, umeek arbelak aprobetxatu zituzten irakasletan jolasteko



Eta helduek ikasturtearen errepasoa egin zuten.


Ikasturte honetan oso gauza bereziak eta dibertigarriak egin ditugu.
Eskalada, jolasak, barreterapia, dantza... eta, bereziki, 
familiek antolatu dituzten eskulanak.

Eskerrik asko gurasolagun taldean parte hartu duten familiei. 
Euskara praktikatzeko ahalegina egiten dute eta beti ume onez.

2018/06/13

Muskizko mintzodromoa. Kronika

Astelehenean Muskizko mintzodromoa egin genuen. Goizean, institutuko eta euskaltegietako ikasleak elkartu ziren eta gustura aritu ziren solasean. Arratsaldean gonbidatu berezi bi izan genituen, Egoitz Fernandez eta Andoni Aretxabaleta. Mintzodromoan parte hartzeaz gain, elkarrizketa egiteko aukera izan genuen. Mintzodromora hurbildu ziren guztiak oso gustura aritu ziren bi kirolariekin.
Eskerrik asko parte hartzera hurbildu zineten guztioi, baita Egoitz eta Andoniri ere!!!
Hementxe asteleheneko argazki batzuk!!

2018/06/12

Udako berbalagun


Kaixo, lagun
Udan euskara praktikatzen jarraitu nahi baduzu, ez galdu aukera eta udako berbalagunen eman izena!!! Animatu parte hartzera!!

2018/06/06

Muskizko mintzodromoa


Ekainaren 11n, Muskizko mintzodromoa egingo dugu. Goizez zein arratsaldez parte hartzeko aukera izango duzue. Goizeko mintzodromoa 10:30ean hasiko da eta arratsaldekoa, 18:00etan.
Arratsaldeko mintzodromoan gonbidatu bi izango ditugu, Egoitz Fernandez txirrindularia eta Andoni Aretxabaleta pilotaria. Ez galdu haiek ezagutzeko eta parte hartzeko aukera!!!

2018/06/01

Ekaineko agenda


Hementxe duzue ekaineko agenda!!! Gauza piloa antolatu dira, ez galdu parte hartzeko aukera!!!

2018/05/31

GRUFALOA Muskizen


Ekainaren 3an, GRUFALOA filma Muskizko Meatzari aretoan, 17:00etan. Sarrerak 4 euroan! Animatu etxeko txikitxoenekin etortzera!!!

PILOTA PLAZARA Muskizen


PILOTA PLAZARA, ekainaren 2an, Muskizko Meatzari plazan, 11:30etatik 20:00ak arte.

2018/05/29

Gurasolagun Trapagaranen. Euskaraz jolasean

Trapagarango familiak  jolasteko elkartu ziren joan den astean. 


Paratxuta, ninjen jolasa, furbol txinatarra, zapi kooperatiboa...


Arratsalde aparta pasatu genuen elkarrekin. 
Mila esker bertaratu zirenei eta Itziar begiraleari 
jolas dibertigarriak irakastsi izanagatik.

 

2018/05/16

Barreterapia familian Muskizen

Maiatzaren 29an, asteartea, etxeko txikitxoenekin tarte dibertigarria igaro nahi baduzu, ez galdu aukera eta animatu etortzera!!!
Plazak mugatuak dira, beraz, izena ematea beharrezkoa da!
Izena emateko: 607 678 075 edo meatzaldea@aek.eus
Izena emateko azkenengo eguna: maiatzaK 25

Magia poteoa Ortuellan

Igandean, maiatzak 20, Kidam magoa izango dugu Ortuellako jaietan. 13:00etan Otxartaga plazan elkartuko gara eta, bertan, magoa bere trikimailuekin hasiko da. Gero, plazatik mugitu eta tabernaz taberna ibiliko gara Ortuella eta Muskizko panderojole taldeko kideak eta trikitilariak lagun.
Animatu gurekin etortzera!! Guztiok gonbidatuta zaudete!!!

2018/05/08

Ibilaldia Muskizetik



Maiatzaren 24an, osteguna, Carlos Glaria etnografo eta filologoaren eskutik, Muskizko erdiguneko toponimo esanguratsuenak ikasteko aukera izango dugu! Animatu etortzera!

2018/05/04

Zumba Trapagaranen

Maiatzaren 15ean kirola eta euskara praktikatzeko aukera izango dugu
Errotako estratan, 19:30ean, berotu giharrak zumba egiteko
Anima zaitezte eta izena eman!
Izena emateko azken eguna maiatzaren 11