2020/04/24

ASTE HONETAKO LABURPENA!

Kaixo, kaixo!!

Aste hauetan informazio asko heltzen ari zaigu mugikorretik: eskulanak, lehiaketak, selfieak,... Saiatuko gara hementxe laburpen txiki bat egiten.


Gurasolagun eta familia guztientzat =>

Basetxe Gaztetxeko kidea den Jugatx Oterok bideo hau bidali digu zuekin konpartitzeko, etxean ditugun materialekin egiteko, espero dugu gustukoa izatea:




Muskizko Euskara Zerbitzutik "Zirku tailerra" heldu zaigu, hemen duzue linka: 


https://www.youtube.com/watch?v=IuaLSzJCpF8&feature=youtu.be


Guztiontzat =>

Bestalde eta itxialdian egonda ere, BERBALAGUN EGITASMOA inoiz baino biziago dago, hementxe Meatzaldeko gure dinamizatzaileak bidalitako bideoa. Ez ahaztu eta 40aldi honetan ere, euskara mihian eduki!



Orain dela 3 aste egindako argazki lehiaketa eta gero datorkigu SELFIEAREN txanda. Atera zuen etxeko kideekin batera argazkia eta guri bidali! Hementxe duzue kartela eta dinamizatzaileen selfieak!







Honetaz aparte, ezin gara EUSKARALDIAZ ahaztu, beraz, hortxe duzue informazioa =>

"Eta zuk norekin eta nola egiten duzu euskaraz? Hausnartzeko sortu zure mintzagrama eta ekin aldaketari!
Berbalagunok, mintzalagunok eta mintzakideok ere Euskaraldiarako prestatzen ari gara"






Amaitzeko, bertsolariak, euskaltzaleak, pertsona bikainak, lagunak eta beste mila gauza ditugun Aitzi eta Patxiren bideoa uzten dizuegu, disfrutatu eta haiek esaten duten bezala, garai hauetan egonda ere: "Animo BERBALAGUNAK!"



Hurrengo astean ekintza gehiago ekarriko ditugu.
Ez ahaztu Meatzaldean Berbataldeak martxan daudela!
Izan BERBALAGUN !!




2020/04/20

Etxealdia familian, ufff.. Ez da erraza!



Ez dugu hitzik. Aitzik eta Patxik, Meatzaldeko bertsolariek guretzat egindako bideoa. Naturaltasuna, familia, osasuna, zaintza. Mila esker opari hau bidaltzeagatik. Benetan.

Aurrera BERBALAGUN EGITASMOA!
Itxialdian EUSKARAZ! (Izan zaitez berbalagun, jarri gurekin harremanetan)
Birusak #EzGaituMututuko


2020/04/17

EUSKARALDIA DELA ETA =>

Ditugun hizkuntza-ohiturei astindua eman edo finkatzeko prest?! Adi, badator... #EtxealditikEuskaraldira!!!


2020/04/06

BIDEO LEHIAKETA



Berrogeialdiari buruzko bideoa grabatzeko prest?
Umorezkoa, hunkigarria, ironikoa...
Baldintza bakarra da 
ez irautea 40 segundo baino gehiago.

Parte hartzeko:
607 678 075 // meatzaldea@aek.eus

Zuen laburmetraiak jasotzeko azken eguna: apirilaren 17a

 Aske utzi barnean duzuen zinema zuzendaria eta parte hartu!!

2020/04/03

ARGAZKI LEHIAKETAREN EMAITZAK!






Kaixo, kaixo!
40aldiaren argazki lehiaketaz gogoratzen zarete?
Bertan Meatzalde osoko lagunok parte hartu genuen oso esperientzia polita izanik.


  
Google formsen egindako inkestaren bidez, irabazlea lortu dugu =>
🥳🥳🥳 Juana Mari eta Joseba, San Fuentes:"Apirileko Feria etxera"  🥳🥳🥳🥳
(hau guztia amaitzen denean merezi duzuen oparia jasoko duzue!).




Milesker, halaber, parte hartu duzuon guztioi, zuek gabe, Berbalagun Egitasmoa ez da ezer!
Hurrengo irudian ikus ditzakezue emaitzak (230 bozka!).

Guztiek eduki duzuen parte hartzea eskertzeko, bideotxo labur hau egin dizuegu, disfrutatu eta egon adi, hurrengo lehiaketak martxan jarriko ditugu laster!!    

 




Azkenik, praktikatutik heldu zaigun bideotxo eta irudi hau nahi dugu zeuekin konpartitu, ondo segi eta zaindu!
 





2020/04/02

GURASOLAGUN ESKULANA!

Trapagarango Jugatx Otero Bilbao-k bideo hau egin digu GURASOEN artean (eta gurasolagun taldeetan) zabaltzeko!

TXORI KULUNKARIAK eskulana, oinarrizko materialekin.
Mila esker Jugatx zure artea gurekin partekatzearren.
Animo!!


https://www.youtube.com/watch?v=brcpJFyr-FY&feature=youtu.be&fbclid=IwAR0Q63wzupqG8C-NQvR_iIQY0PMx3MGAuE_c3uWUXTFUtQ4hZA9SSZGGRZ4


Trapagarango GURASOLAGUN taldea azaroko tailerrean.