2019/12/12

TRAPAGARANGO GURASOLAGUN TALDEAREKIN GABONETAKO APAINGARRIAK!

Atzo Trapagarango GURASOLAGUN TALDEAREKIN gabonetako apaingarriak egin genituen.
Gustura, euskaraz.


Eskerrik asko Jugatx Otero tailerra emateagatik!







Animatu eta gurekin parte hartu hurrengo tailerretan =>
Harremanetarako zenbakia:                                       
                                    607 678 075

2019/12/04

ABENDUAK 3

Atzo, abenduak 3, EUSKARAREN EGUNEAN MINTZODROMOA EGIN GENUEN MUSKIZEN.

100 bat lagun animatu ziren goizeko zein arratsaldeko saiora etortzen.
Gogoratu, mintzodromo hauetara etortzea dohainik dela!
2020an horrelako ekintza gehiago egongo dira.
EZ GALDU AUKERA!!







2019/11/27

YOGA TAILERRA

ATZO 13 LAGUN ELKARTU GINEN, ESKONTRILLAKO ESKOLAN, GURE GORPUTZARI ATSEDENA EMATEKO.

 YOGAK DITUEN ASANA BASIKOAK LANDU GENITUEN, ARNASKETAN KONTZENTRAZIOA MANTENTZEN GENUEN BITARTEAN.


Mila esker Hodeiri, yoga irakasleari, eta mila esker bertara gerturatu zineten guztioi.

Euskara, yoga eta aisialdia uztartzen dituen egitasmoa dugu BERBALAGUN.






 

2019/11/18

Aurreko egunean Abantoko GURASOLAGUN taldearekin eskalada egiten egon ginen, gustura.


Izan zaitez GURASOLAGUN, izan zaitez BERBALAGUN.
Abanton ere euskal familiak daudelako, aurrera.








2019/11/14

GURASOLAGUN TRAPAGARAN!

Atzo Trapagarango GURASOLAGUN taldearekin eskulanak egin genituen Eskontrillako Areto Nagusian.

Haurrak izan ziren gure irakasleak! Gu baino trebeagoak direla argi ikusi zen atzo.

Euskara eta familia batera doazelako, aurrera.
Hurrengo hilabetera arte!!
Ez galdu aukera eta izan GURASOLAGUN




2019/11/12

YOGA eta MASAJE TAILERRAK

Azaroan egingo ditugun ekintzak hauexek dira:
* YOGA TAILERRA (Trapagaranen)
* MASAJE TAILERRA (Muskizen).


Gure gaur egungo gizarteak gauzak azkar eta (askotan) txarto egitera behartzen gaitu, estresa sortzen duen kortisona hormona jauna da gure gorputzean.

Animatu, eta eman arnasa euskarari eta zure gorputzari.
Doan da eta!


Plazak mugatuak dira, beraz, izena lehenbailehen eman!!



2019/11/11

BERBALAGUN HASIERA EKITALDIA

Aurreko ostegunean TOR MAGOAREKIN bikain egon ginen, BERBALAGUNEKO HASIERA EKITALDIAN.

Euskaraz, lagunen artean eta pintxo potean, giro paregabea sortuz.
Eman diezaigun arnasa euskarari, ez dezaten esan hemen herri bat bazegoela.
Bizirik dagoen herria gara eta!







2019/11/04

TOR MAGOA!

Ostegun honetan 19:30ean, TOR MAGOAREKIN egongo gara, bere magia poteoarekin!!

Ez galdu lagun artean euskaraz gozatzeko aukera!

Hantxe ikusiko gara
 
 

2019/10/31

AZAROKO EUSKARAREN AGENDA

NEGUTIK GERO ETA HURBILAGO GAUDE, ETA URTARO HONEKIN BATERA DATOR: AZAROKO EUSKARAREN AGENDA!

Ez galdu aukera eta datorren hilabete honetan dauden ekintzetan izena eman.
Guztion artean, guztia.

2019/10/29

ARGAZKITZ LEHIAKETA 2019



ARGAZKITZ 2019:
Argazki bat, opari bat!




Ez galdu Axola Euskara Elkarteak antolatzen duen ARGAZKITZ Lehiaketa!!


Parte-hartzaileek argazkia(ak) + testutxoa (esaldi bat ere izan daitekeena, eta argazkiarekin lotura duena) aurkeztean datza, gaia Gabonak, Urte Berria, Solstizioa... izanda.

Animatu eta parte hartu gure herriaren nortasuna sustatzen, aurrera herriko elkarteak!





Oinarriak eta informazio gehiago link honetan:

http://axola-elkartea.blogspot.com/





EUSKARA, KIROLA ETA FAMILIA

Aurreko egunean,urriak 26, Trapagarango rokodromoan izan ginen, 5-6 familiarekin batera, momentu oso dibertigarriak pasatzen.

Mila esker bertaratu zineten guztioi, tailerra aurrera atera zuten eskalatzaileei eta BERBALAGUN EGITASMOARI.

Meatzaldean euskaraz bizitzea posiblea delako, eman diezaiogun arnasa gure hizkuntzari: ikasi, mintzatu eta prestatu egun-txinta berrirako!




2019/10/25

AZAROAREN 3AN, MUSKIZEN!!

ASTO ERREGEA


Azaroaren 3an ez galdu euskarazko zinema!
Lekua: Meatzari Aretoa
Ordua:17:00
Sarrera: 4€




2019/10/23

MEATZALDEKO BERBALAGUNEKO AURKEZPENAK!

Atzo Muskizen egon ginen BERBALAGUN egitasmoaren aurkezpenak egiten!

Hizkuntza ohiturak aldatzeko, euskaraz bizitzeko eta ondo pasatzeko asmoarekin sortu zen proiektua!


Mila esker KOLPEKAN musika taldeari, giroa alaitzeagatik





2019/10/17

BERBALAGUN TALDE BERRIA SORTU DUGU : IBILMINTZA

Trapagaranen euskara prakitzatzea posiblea delako.
Eman arnasa euskarari paseo bat ematen dugun bitartean!!


2019/10/16

Izan zaitez BERBALAGUN!!








Euskara praktikatu nahi baduzu edo euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena mintzapraktika talde batean.



DOHAINIK da! 😊




2019/10/10

TRAPAGARANGO GURASOLAGUN TALDEA ESKALADA EGITERA DOA

Trapagarango GURASOLAGUNEKIN egingo dugun ikasturteko lehenengo ekintza! ROKODROMOAN!
Ez galdu!

Euskara, kirola eta familia bat egiten dute!
Izena eman!

2019/09/24

URRIKO AGENDA!

Hemen duzue urriko meatzaldeko agenda!

Animatu eta parte hartu euskararen sustaketan!


Aurrera EUSKARA!!!!

2019/09/23

HAURRENTZAKO ETA HELDUENTZAKO ZINEMA MUSKIZEN

Urrian Muskizko Meatzari Aretoan aukera izango dugu bi pelikula euskaraz ikusteko! 

EZ GALDU AUKERA!

HAURRENTZAKO ZINEA EUSKARAZ:
Manou
Urriaren 13an, igandea 17:00etan
Sarrerak: 4 €





HELDUENTZAKO ZINEA EUSKARAZ:
Agur Etxebeste!
Urriaren 13an, igandea 19:30ean
Sarrerak: 5 €





2019/09/03

PRAKTIKATU eta BIZI


Euskaraz praktikatu nahi?
Lagun berriak egin nahi?
MEATZALDEKO BERBALAGUN
#PRAKTIKATUetaBIZI


2019/06/27

Udan ere Praktikatu eta Bizi

Hondartzan, barnetegian, mendian, euskaltegian, lanean, jaietan, atzerrian, etxe ondoan... Udan ere #PRAKTIKATUetaBIZI
Irailean itzuliko gara.


2019/06/20

Magia Tailerra Abanton

Abantoko eusklategian 15 ume (11 familia) hurbildu ziren. Umeek magia ikuskizuna ikusteaz gain, zenbait magia truko egiten ikasi zuten. Oso giro dibertigarria sortu zen. Eskerrik asko denoi!!




2019/06/14

Trapagarango gurasolagunak: Munduko jolasak

Asteazkenean Trapagarango familiak Munduko jolasak egiteko elkartu ziren


 Australiara joan ginen "Kanguro jauna" jolasteko



 Ondoren zapiak eta pilotak hartuta, Eskoziara abiatu ginen



Bukatzeko paratxuta hartu genuen bidaia jarraitzeko



Gure iglua ere eraiki genuen



Mila esker, ikasturte honetan gurasolagun taldean parte hartu duten familiei.