2020/11/30

Berbalagun opariak!

 

Praktikatutik berbalagun opariak heldu zaizkigu!
Berbalagunen artean zozketatuko dira.
On egin!
 


 

2020/11/25

AUTU-MAUTUA

 

Bihar Alberto Bargos ipuin-kontalariarekin autu-mautua izango dugu.
Ez galdu!
ONLINE EGINGO DUGU ETA HAUXE IZANGO DA ESTEKA :
 
 
 

 

2020/11/23

Euskaraldia Meatzaldean

 

Kaixo, kaixo!
Euskaraldia dela eta hementxe dituzue Meatzaldeko herri guztien egitarauak.
Zaindu eta parte hartu!




2020/11/20

Euskaraldi on!

 

Euskaraldia hasi da!
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte iraungo du, euskararen normalizazioa helburu izanik.
Meatzaldeko dinamizatzaileok euskaraldi on bat opa dizuegu!
 

 

2020/11/17

Autu-mautua: Alberto Bargos Cucó

 

Kaixo, kaixo, lagunok!
Autu-mautuak berriro datoz gurera eta ikasturte honetan lehen elkarrizketatua Alberto Bargos Cucó izango da, Meatzaldeko ipuin-kontalari ospetsua.
Idazteko teknikak eta zergaitiak, komunikazioak duen garrantzia,... gai horietaz guztietaz hitz egiteko aukera izango dugu.
Azaroaren 26an ikusiko dugu elkar!
Animatu eta parte hartu!
ONLINE EGINGO DUGU ETA HAUXE IZANGO DA ESTEKA :
 

 

Trapagarango La Pinta tabernako taldea

 

Animo Trapagarango berbalagunak!
Astero-astero biltzen zareten horiek, zorionak!
Kasu honetan, La Pinta tabernan biltzen den taldea dugu, pandemiaren neurriak direla eta orain paseolagun bihurtu dena.
 
Parte hartzeko: 607 678 075

 

2020/11/16

Euskaraldia Trapagaran

 Hementxe dugu Trapagarango euskaraldiaren egitaraua.

Parte hartu!

 


 

2020/11/12

Meatzaldeko berbataldeak martxan!

 

Meatzaldeko berbataldeak aurrera doaz!
Izena emateko gurekin harremanetan jarri:  607 678 075



2020/11/11

Ortuellako panderojole taldea

 

Ortuellako panderojole taldea martxan dago!
Mila esker taldea osatzen eta lekua topatzen lagundu duzuen guztioi!
Babes-neurri guztiak kontuan hartuta daude.
Izena emateko: 607 678 075

 

Euskaraldia

 

 


Euskaraldia!
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte izango da, beti bezala ahobizi eta belarriprest rolekin.

Euskararen normalizazioan lagunduko?
Eman izena zeure herrian!

https://euskaraldia.eus/

2020/11/06

Egoera berriei aurre egin!

 

iep, talde egun on!
 
Egoera berri hauek ikusita, badakigu egon behar dugula azaro osoa tabernetan egon gabe. Beraz, arazoei alternatiba topatu behar diegu (beti):

1) Bil gaitezke paseoak ematen (meatzaldean bizi gara eta ez hiri handi batean, hori dugu zortea). Mila espazio topatuko ditugu, nahi badugu, euskaraz lasai aritzeko (bidegorriak, auzo lasaiak,...).
 
2) Euskaltegi batzuk irekita egongo dira bertan biltzeko, kultur-etxeak,... GURI eskatu proposamena eta bilatuko dugu alternatiba
 
3) ONLINE eskaintza zabalik dago iaz bezala. Horretarako, edo jitsi plataformaren bidez, edo whatsapp bideodeien bidez egin dezakezue. Zalantzarik honetan badituzue (berriak zaretenok), esan guri arazo barik.
 
Tabernariei eta ostalaritzaren osotasunari besarkadarik handiena.
 


 

2020/11/05

2020/11/03

Berbalagun aurkezpenak

 

Aste hauetan BERBALAGUN aurkezpenak egiten Meatzalde osotik ibili gara, atzo Muskizko Udal Euskaltegiarekin egoteko aukera izan genuen.
Mila esker ikasle/irakasle guztiei!
Zaindu.