Pages

2013/02/25

Meatzaldean eman euskara elkarri!


Ortuellako Korrika mola desfilea from Euskalakari Aek on Vimeo.

Ostiralean Meatzaldeko lehen KORRIKA moda desfilea antolatu zen. Bertan, berbalagunak eta gurasolagunak gure eskualdeko beste euskaldun eta ikasleekin batera desfilearen protagonista izan ziren.

18. KORRIKAren leloa EMAN EUSKARA ELKARRI da. Meatzaldeko berbalagunok pozik gaude lelo horrekin, izan ere bat egiten du berbalagunen filosofiarekin;  euskaraz dakienak ez dakienari asko eman ahal dio, ikasten ari denak euskaldunoi euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzen dizkigu. 

Hori dela eta, aprobetxatu nahi dugu Meatzaldeko euskaldunoi deialdia hau zabaltzeko. Une honetan eskualdean berbatalde batzuetan euskaldunak behar dira, astean ordu bat badaukazu etorri gurekin eta lagundu gure hizkuntza zabaltzen euskara elkarri emanez.

Bete fitxa hau eta zurekin jarriko gara harremanetan

2013/02/20

18.KORRIKA

18.KORRIKA
ARROPA DESFILEA


Otsailaren 22an, ostirala, arratsaldeko 19:30ean Ortuellako Kultur Etxean 18.KORRIKA ARROPA DESFILEA ospatuko dugu. ANIMATU!!!!!!!!!

2013/02/19

2013/02/13

Praktikatu gurekin!


ABANTO-ZIERBENAN ERE BAI


Urte berriarekin batera, martxan jarri da berriro ere Abanto-Zierbenan Berbalagun egitasmoa. Aurten, inoiz baino ilusionaturik hasi gara euskaldunei eta euskara ikasten ari direnei Abanto-Zierbenan euskaraz bizitzeko parada emateko. Ez galdu aukera eta izan Berbalagun!

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:

Meatzaldeko Berbalagun
Telefonoa: 607 67 80 75
e-posta: meatzaldea@aek.org
bloga: http://meatzaldea.blogspot.com
facebook: meatzaldeko berbalaguna




2013/02/12

CARRASCOLIENDAS Trapagaran

CARRASCOLIENDAS

Otsailaren 16an, larunbata, CARRASCOLIENDASen parte hartzeko aukera izango duzue. Hemen duzue aurtengo egitaraua:
Irteera 9:30etan Zaballako matadero aurretik
Ondoren Ugarte, Elgero, Urioste eta San Gabriel
15:00etan Bazkaria frontoioan
Arratsaldean Trapagarandik kalez kale
21:00etan dantza plaza
22:00etan MAKABI taldea La Pinta tabernan