2011/01/11

"Vikingoen sorterria" Irakurzale Klubean


Hemen duzue hilabete honetan Meatzaldeko Irakurzale Klubaren proposamena.

SINOPSIA: Aita ezezagun eta urrundik miretsiaren bila doan neska; ebakuntza larri baten atarian, bere bizitzako amodio sekretua kontatzera doan emakume heldua; familia-giro itogarri batean bere arrebarekiko obsesiotik nola askatu ez dakien mutila; parkin batean nahi gabe ume bat zapaldu ondoren, erruaren zamari aurre egin behar dion gizon gaztea…

Samurrak eta gordinak dira liburu honetako istorioak; pertsona baten une bateko zalantzan bizialdi oso baten kontraesanak biltzen dituztenak; arintasun jostalari batez idatziak, batzuetan, eta gizatasunaren muinera jotzen duen dramatismo puntu batez jantziak, besteetan; bizitza oro bezala bakanak eta bitxiak, baina nortasun berezi horren azpilduretan enpatiaren ispilua ere eskaintzen dutenak; adin, ezaugarri eta bizimodu askotako gizon-emakumeak, ez abstraktuak baizik eta, onerako zein txarrerako, leku eta garai zehatz batean suertatu direnak: euskal herriren batean, oraintxe bertan edo atzo goizean.

Maisutasunez idatzitako ipuin-bilduma, egilearen ibilbidean heldutasun eta sakontasunezko marka bat ezarriko duena, eta irakurlearen gogoan hunkidurazko oroitzapen bat utziko duena


DATA ZEHAZTEKE! Hilabete bukaeran izango da.

No comments: