2010/10/07

Meatzaldeko Irakurzale Kluba



Kaixo irakurle!

Zer gertatu zen Loiolan? Nola landu zen hainbeste konplizitate hori posible egiteko? Eta nola joan zen guztia pikutara?

ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko solasaldiak izan ziren batetik, eta indar politikoen artekoak, bestetik. Binaka hasieran eta hirurak bildurik gero, PSE-EE, EAJ eta Batasunaren artean. Liburua idazteko, hain zuzen, elkarrizketa luzeak egin ditu Muruak Loiolako negoziazioetako hiru protagonistare
kin: Jesus Egiguren, Iñigo Urkullu eta Arnaldo Otegirekin. Hiru solaskide horiek emandako informazioa eta beste hainbat iturritan lorturikoa baliatuz, prozesuaren argazki zehatza egitea lortu du, orain arte oso jende gutxik ezagutzen zituen datuak argituz.



Galdera hauen erantzunak ezagutu nahi badituzu edo, besterik gabe, gaia interesatzen bazaizu, zatoz urriaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 19,30etan, Las Karrerasera (Abanto) Loiolako Hegiak liburuari buruz aritzera IMANOL MURUA kazetariarekin.

No comments: