2008/01/22

Berbalagunon I. Poteoa

Zuetako hainbatekin hitz egin eta gero, BERBALAGUNON I. POTEOA egitera animatu gara!!!!
Astero, 5 berbatalde elkartzen dira kaña, kafe, freskagarri bat... hartzeko; baina, taldeen artean elkar ezagutzen duzue? EZ??????????? Ba, horretarako egingo ditugu hileko hitzordu hauek.
Horretarako, berbataldeetan (ordutegia, eginbeharrak... direla eta) parte hartu ezin dutenek ere kalean euskaraz hitz egiteko aukera izan dezaten; eta, nola ez, Ortuellako euskaldunok euskaraz ondo pasatzeko.
Hitzordua: Ostiralean, 19:30etan, Ferrobarrilen.

1 comment:

sikieran said...

zelako giroa izan genuena aurreko ostiralean!!! Jende pila bat elkartu ginen poteoa egiteko, ez nekien horrenbeste pertsona geundenik berbalagunen. Poteoan egon eta gero afaltzen geratu ginen, oso gustora gainera. Hurrengo hitzorduaren zain nago, lagun berriekin egotea oso gustatu zitzaidan!!
agur bero bat