2016/02/07

Osasuntsu bizitzen ikasi


Meatzaldeko Berbalagun egitasmoaren barruanOsasuntsu bizitzen ikasi” ekimen berria sortu da:
- Ikastaroak goizetan egingo dira 10:00etan hasita eta bizpahiru ordukoak izango dira 
- Meatzaldean eta inguruan adituak diren profesionalekin egingo dira. Helburu bikoitza dauka, batetik; euskaraz egin daitekeela probatzea, bestetik; inguruko euskaldun sarea handitzea.
Lehenengo ikastaroa, “Zer jan, hura izan”, otsailaren 20an izango da, Ortuellako Kriseilu AEK euskaltegian.

Hementxe egitaraua:

LEHENENGO IKASTAROA: ZER JAN, HURA IZAN ; ELIKADURA OSASUNTSUA
DATA: 2016-02-20
Emalea: Patricia Ibañez, elikaduran aditua (http://www.patricianutricion.net/)
  • Gorputz osasuntsuak elikadura egokia behar du.
  • Gorputzak behar dituen osagaiak .
  • Norberaren araberako elikagaien aukeraketa.
  • Elikagaiak jan iritsi aurretik dituzten prozesuak.
  • Aukera badago: Kontsumo taldeak ; zer dira? Zer eskaintzen dute? ....

BIGARREN IKASTAROA: GORPUTZARI BEGIRA ; GORPUTZ- JARRERA
DATA: 2016-03-12
Tailerra teoriko-praktikoa
  • Anatomia eta fisiologia kontzeptu errazak.
  • Adina, jarduera eta egoera desberdinetan komenigarria den kirol jarduera.
  • Lesioak zelan ekidin eta zelan sendatu gorpuz-jarrerak erabilita.
  • Luzaketa programa bat proposatu.

HIRUGARREN IKASTAROA: GORPUTZA ETA OREKA >YOGA:
DATA: 2016-04-16
Emalea: Hodei Goroztola yoga irakaslea. Tailerra teoriko-praktikoa
  • Zer da yoga ? Non sortu zen eta zertan datza?
  • Saio praktikoa: gorputz beroketa eta prestatzea yoga erabiliz.
  • Meditazioa aktiboa eta pasiboa
  • Aukera badago: Osasun emozionala lantzen erabiltzen diren beste teknika batzuk: Bach loreak , reikia, vietnamiar erreflexologia…..

LAUGARREN IKASTAROA: OSASUN EMOZIONALA ; BIODANTZA
DATA: 2016-05-07
  • Osasun emozionala kudeaketa eta biotipo emozionalak, izaerak….
  • Biodantza jarduera praktikoa.
  • Aukera badago: ajuste emozionalak.

BOSTGARREN IKASTAROA: AZUKRE PLANETA
DATA: 2016-06-04
Emalea: Elikaherria. Tailerra teoriko-praktikoa
  • 25 gramo egunean.
  • Kontsumitzaileok ez ditugu etiketak ulertzen
  • Azukrea, obesitatea edo gehiegizko pisua.

Parte-hartzaileen interesak kontutan hartuko dira hurrengo tailerrak eta hitzaldiak programatzeko.
Parte hartzea dohainik da, baina lehenago izena eman behar da.
Kontaktatzeko: 607 678 075 (whatsapp) edo meatzaldea@aek.eus

No comments: